2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNEKO TXOKOLATADA

Ostegunean, Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzeko Argitxo izan genuen gurekin. Zein txokolate goxoa ekarri zigun aurtengoan ere!!!













HOSTOEN BILA IRTEERATXOA

Aste honetan, lantzen ari garen gaiarekin loturik, hostoak biltzera egin dugu irteeratxo bat. Begiratu zenbat hosto jaso ditugun!!!

Ezetz asmatu zertarako erabiliko ditugun? Ba...eskulan polit bat egiteko! Ikusteko aukera izango duzue laister!!!





2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

3. GAIA: TXANOGORRITXOREN IPUINA

Txanogorritxoren ipuinarekin ere hasiak gara dagoeneko. Otsoak jango al du Txanogorritxo??? Etxean zuen seme-alabekin ikustea nahi baduzue, hemen duzue aukera.

ESKERRIK ASKO OIHANE!!

Gure tailerrak apaintzen primerako laguntza izan dugu!
Mila esker Oihane! Artista bat zara!

2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

GURE ETXEAK

Kaixo denoi!
Hemendik aurrera lasai egon gaitezke! Guk ere txerritxoen antzera,  otso basatiarengandik babesteko gure etxetxoak eraiki ditugu eta!!

Lastozkoa!!!

Egurrezkoa!!


Eta harrizkoa!!!


Begira zein politak geratu zaizkigun!!!



2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

2. GAIA: HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA

Azken aste hauetan Hiru Txerrikumeen ipuina landu dugu. Dagoeneko  kontatuko zizueten zuen seme-alabek ezta? Bestela, hemen duzue ipuina ikusteko aukera.

Hiru txerrikumeen ipuina (Klikatu hemen)

GURE TAILER BERRIAK!

Kaixo guztioi,

Pixkanaka bada ere, badoaz gure tailerrak osatzen. Zuen seme-alaben laguntzarekin, begira zein politak geratzen ari diren!!!

Lehenik eta behin, Tailer Sinbolikoa:



Bigarrenik, Matematika eta Logika Tailerra. Begiratu bertan zenbat gauza egiteko aukera duten!




Plastika eta Esperimentazio tailerrean ere, zein ondo pasatzen duten!



Ikus-entzunezko gelan, ikusi zein txintxo eta arretaz egoten diren ipuinak eta bideoak ikusten!


2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

ARBELA

HEMEN DITUGU HH 3KO ARTISTAK!

Ondorengo argazkietan ikusi daiteke gure ikasleak zein gustura aritu diren arbelean marrazten.
Zer iruditzen zaizue?



2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Baratza

3 urteko haurrek izerdi patsetan amaitu dute baratzean lanean. Ikusi ondorengo argazkiak.











2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

2.HIRUHILEKO IPUINAK

Hona hemen 2.hiruhilekoan landutako abesti eta ipuinak. Haurrek gustura entzun eta ikasi dituzte!


IZEI TXIKIA



ONEIDA ETA AMERIN




EHUNZANGO KAXKARINA




TXANTXANGORRI MOKOFINA






2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Mazedonia

Gure gaiaren izenburua "jan, jan, jan eta jan" da. Hori dela eta, aste honetan 3 urteko haurrek fruta batzuk ekarri dituzte Ikastolara. Gelan bildu ditugun frutekin mazedonia egin dugu. Hauek zatitan moztu eta plateretan jarri ditugu. Azkenik fruta zati guztiak nahasi eta oso gustura jan dituzte.


HH3A




HH 3B


HH 3C