2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

FRUTEN JOLASA

Kaixo familia!
Aste honetan egin dugun jolasaren berri ematera gatoz! 
Esperimentazio tailerrera sartu eta hara zer zeukaten irakasleek guretzat prestatuta! 
Fruta eta barazkien irudi ezberdinak zeuden lurrean ipinita eta aurrean kolore ezberdinetako kartulinak. 

Jolasa baino hasi lehenengo fruta eta barazki bakoitzaren izenak esan genituen. Kontzientzia fonologikoa lantzeko ere silaba bakoitza txalotu genuen eta horrela ezagutzen ez genituen fruta batzuk ere ezagutu genituen. 

Ondoren jolasa nola zen azaldu ziguten. Bakoitzak nahi genuen koloreko kartulina bat hartu genuen. Bakoitzak bere koloreko kartulinarekin bat zetorren frutak hartu behar zituen, baina kontuz, errepikatu gabe! Adibidez: kartulina gorrian, marrubiak, granada, piperra, gereziak... Kartulina horian, anana, platanoa, piper horia, limoia... etab. 

Egia esan oso ondo pasatu genuen eta elkarri ere pila bat lagundu genion! Pila bat gustatu zitzaigun jolasa eta horrela fruta eta barazkien izenak birgogoratu genituen eta baita batuzk ikasi ere! 
Hemen usten dizkizuegu argazki batzuk!














2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

FRUTA BROTXETAK

Kaixo familia!
Gaur ostirala da eta ikastolan frutaren eguna ospatzen dugu! Denok ekarten dugun frutarekin brotxetak egitea izan dugu helburu aste motz honetan. Horretarako aurreko egunetan brotxetak nola egiten diren azaldu digute irakasleek. Ea hau barneratu dugun ikusteko sekuentzia bat egin dugu. Bertan, lehenengo fruta zuritu egin behar dela, ondoren zatitu eta azkenik brotxeta egin azaltzen zen. Oso ondo egin genuen denok eta ondo ere ondo ulertu genuen nola egin behar zen!

Gaur aldiz, behin prozedura ikasita benetako brotxetak egiteari ekin diogu. Baina sekuentzian agertzen ez ziren beste bi ekintza ere egin ditugu! Ezetz igarri zeintzuk ziren! 
Ba... lehenengo eskuak garbitu behar ditugula eta dena egin ostean brotxetak jan egin behar ditugula! Zelako goiz ederra pasa dugun, pila bat fruta jan dugu eta frutaz disfrutatzeko beste era bat ezagutu dugu!
Hemen dituzue argazki batzuk!



                                      


                                            



                                                 


                                       

























2019(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

ELIKADURA PIRAMIDEA

Kaixo familia!
Zubi ederra pasa ostean hemen gatoz aurreko asteko lantxoen berri ematera!
Gorputzaren gaiarekin ibili ondoren, janaria eta elikaduran murgildu gara. 
Pasa den astean, elikadura piramidea lantzen egon ginen, egunero jan behar ditugun elikagaietatik hasi eta ahalik eta gutxien kontsumitu behar diren elikagaietara. 

Irakasleek, elikadura piramidea zer zen azaldu ziguten eta antzeko bat sortuko al genuen  galdetu ziguten. Honen ondoren elikagai ezberdinen marrazkiak eman zizkiguten aukeratzeko eta guk hauek aukeratu ostean margoztu egin genituen. 
Ondoren bakoitzak bere taldearekin elikadura piramidean non kokatzen den elikagai bakoitza eztabaidatu genuen eta piramidean itsatsi genituen elikagaiak, benetazko batzuk ere bai (kar, kar, kar). 

Aste motz honetan gai hau landuz jarraituko dugu. Ostiralean fruta ekartzen dugula aprobetxatuz eta hau guztiontzat dela kontuan hartuz, zerbait ezberdina egingo dugu, baina ez dizuegu aurreratuko! Hurrengo blogaren argitalpenean emango dizuegu honen berri!










2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Kaixo familia!
Pasa den ostiralean EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTE EGUNA izan zen. Hori dela eta, asteazken eta ostegunean honen inguruan hitz egiten eta hau lantzen ibili ginen. 
Beste gauza batzuen artean, etxeko lanen banaketa, emakume kirolariak eta historian egon diren emakume ospetsu ezberdinen inguruan egon ginen hitz egiten. 

Esperimentazio tailerrean eta tailer libreetan emakumeen sinboloa margotu, honen irudiaren esanahia azaldu eta emakume ezberdinen irudiak margotzen ibili ginen. Horrela ostiralerako gure pasabideak apainduta egoteko.

Espero dugu pasabideetako "apaingarriak" zuen gustokoak izana!