2020(e)ko irailaren 21(a), astelehena

ADIMEN EMOZIONALA

Aste honetan, talde osoak bat egin eta goizeko saio guztia denak elkarrekin dihardugu. Ondo moldatzen ari gara. Beraz, orain, pil-pilean ditugun emozioak aztertu eta geure buruari nola gauden galdetzeko momentua iritsi zaigu. Nola etorri naiz ikastolara? 
Pozik ikusi ditugu gehienak, alai, jolastu eta salto egiteko gogoz, lagunekin jolasean aritu eta kontuak esateko asmoz. Baina batzuetan triste gatoz, besterik gabe, oso ondo zer pasatzen zaigun jakin gabe edo triste egoteko arrazoia dugulako. Horiek identifikatzen lagunduko digu KOLORETAKO MUNSTROAK. Izan ere, zer pasatzen zaigun ez badugu ondo ulertzen, ez dugu ondo funtzionatzen. Eskerrak... bide horretan lagunduko diguten pertsonak ditugun!











2020(e)ko irailaren 14(a), astelehena

IKASTURTE BERRIA ETA MAILAKO BILERA

Dagoneko ikasturte berriaren lehen astea pasatu eta aste berriari ekin diogu. Ilusioz hasi dugu, haurrak ezagutu eta lanari ekiteko gogoz. Zuhurtzia eta izurriteak ekarriko digun ezjakintasuna izango ditugu ondoan baina datorrena datorrela zuekin ikasturte polit eta emankor bat bizitzea izango da gure nahia. Pasa den ostegunean izandako mailako bileraren dokumentoa txertatuta doakizue behean, bileran aipatutako hainbat zalantza argitu ditzazuen. 
Eskerrik asko guztiori! 
Agur bero bat