2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

GURE INGURUKO NATURA EZAGUTZEN

Pasa den ostiralean, eguraldiari aurre egin eta ikastola inguruko zelaietan zehar ibilalditxoa egin genuen udaberriari agur esan eta udari ongi etorria egiteko asmotan. Hamarretakoa bertan jan eta inguruko naturaz gozatu genuen.






















UDABERRIA-UDA

Udaberria- Uda gaia landu dugu eta gai horren inguruan hainbat lan kolektiko burutu ditugu. Lankidetza eta talde antolaketari garrantzia eman diogu. Gustura ibili dira eta hainbat hormirudi pasabidean ikusgai dituzue.










2018(e)ko ekainaren 17(a), igandea

TENPERAREKIN ESPERIMENTATZEN

Azkenengo aste hauetan tenperarekin esperimentatu dugu eskuz nahiz ixipuak erabiliz. Haurrak oso gustura ibili dira eta arte lan txikiak sortu dituzte. Hemen irudi batzuek: