2020(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

ETXEA ETA IKASTOLA

Azken aste hauetan Etxea eta Ikastola izeneko gaia landu dugu. Familia, kideak, lagunak, taldea...aipatu ditugu eta guzti horrek, batzen dituen emozio eta sentimenduak jasotzea izan da gure asmoa. Hiru txerrikumeen ipuina, gaiaren ardatza izan da eta ardatz horretatik tiraka proposamen desberdinak burutu ditugu. Behean, testigantzaren ale txiki bat:








2020(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

HIRU TXERRIKUMEAK

"Txerritxoa! Zabal ezazu atea!!

EZ, EZ eta EZ! Badakit otsoa zarela eta 

atea zabaltzen badizut, jan egingo nauzula!!"

Ez diogu otsoari atea irekiko eta gainera, ipurdia erreta urruti urrutira bialduko dugu. Ze uste du ba otso honek!

Gure beldurrak lantzen...izan ere denok ditugu beldurrak, baita otsoak ere! Beldur horiek dira gure mugak, baina poliki-poliki bagabiltza modu batean edo bestean gainditzen! 

Etxean ikus dezazuen, hemen hirutxerrikumeen ipuinaren bideo bat: