2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

URTE EDERRA IZAN DA!

Kaixo familia!
Atzo hartu genituen oporrak eta poz-pozik gaude! Uda luze eta ederra daukagu aurretik eta jada lau urteko gelara joateko prest gaude! Ezagutzen dugu zein izango den gure gela, gure gunea zein izango den, zein espazio dauden, espazio bakoitzean zein material dagoen... Beraz uda lasai lasai pasatzeko moduan gaude!
Submarino horia hartu eta oporretara joateko bezala gaude! Hemen atzo ateratako argazki batzuk, denok ez gara agertzen, batzuk ez genuelako nahi argazkirik atera!

EDERTO PASA OPORRAK! 

























IRAKASLEON PARTETIK, ESKERRIK ASKO URTE HONENGATIK!!!


BAGOAZ OPORRETARA!!!

HH 3A




HH 3B




HH 3C



2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

IKASTURTEARI BUKAERA EMATEN

Kaixo familia!
Gaur ikasturtea bukatu aurreko eguna dugu eta eguraldi ona zegoenez ikastola ondoan zegoen menditxora joan gara!
Paseotxo bat eman, lasai lasai ogia jan eta bizkotxoa jan eta bueltan etorri gara ikastolara.

Ondoren LH5eko ikasleek "¿A quĂ© sabe la luna?" ipuin musikatua kontatu digute, ikaragarri gustatu zaigu eta bukaeran bakoitzari ilargi bat oparitu digute! 

Horrela joan da gure gaurko eguna!