2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

PISTETAKO TXIRRISTAZ GOZATZEN!


Ostiral arratsaldean eguraldi ona zegoela eta goiko pistetara joan ginen txirrista berria ezagutzera! 
Pila bat gustatu zitzaigun eta ordu oso bat txirristara igo eta jeitsi ibili ginen. Pila bat gustatu zitzaigun!
Izkinetatik dagoen sokatik igo eta txirristatik jeitsi, ordu osoa gora eta behera! Ah zelako izerdi pila bota genuen! Bukaerarako denok egarrituta geunden eta geletara etorri ginen ura edan eta bideo saioa ikustera!
Ostean "ostirala iritsi da" abestia abestu eta etxera joan ginen poz-pozik!







TAILER LIBREAK

Kaixo familia!
Aurreko ostiralean tailer libreen dinamikarekin hasi ginen. Gabonak arte ostiral goizeetan tailer libreak izango ditugu. Baina zer dira tailer libreak? 
Irakasle bakoitza tailer baten egongo da, hau da, plastika eta esperimentazio tailerean, matematika, logika eta eraikuntza tailerrean edo tailer sinbolikoan. Horrela tailer bakoitzeko ateak irekita egongo dira eta guk nahi dugun tailerretatik pasatuko gara goiz osoan zehar. 
Asko gustatu zitzaigun dinamika hau, izan ere beste geletako haurrekin egoteko aukera izan genuen!















2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea

ERROTAZIO SISTEMA

Kaixo familia!
Aste honetan errotazio sistemarekin hasi gara. Aste honetatik gabonak arte horrela antolatuko gara. Errotazio sisteman lau espazio ezberdin ditugu, esperimentazio eta plastika tailerra, ikus-entzunezko tailerra, tailer sinbolikoa eta matematika, logika eta eraiketa tailerra. Egunean gure tutorearekin hiru espazio ezberdinetatik pasatzen gara eta gela horretan dagoen materialarekin, jolastu, esperimentatu eta ikasten dugu. 

Honez gain, emozioak lantzen jarraitzen dugu eta goizean ikastolara heltzen garenean, egun horretan nola gatozen adierazten dugu. Horretarako, munstro horiaren eta munstro urdinaren irudiak ditugu gelan, eta bakoitzak gure argazkia munstro horiaren edo urdinaren gainean jartzen dugu. Egunean zehar gure emozioak aldatzen badira, gure argazkia tokiz aldatzen dugu. Eta  horrela gutxinaka, gure emozioak errekonozitzen, izena jartzen, honek sortzen dizkigun bizipenak ulertzen goaz.










2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

JANGELARA BISITA

Kaixo!
Gaur jangelara joan gara ogia jatera. Gutariko batzuk astelehenetik aurrera jangelan geratuko gara bazkaltzen, eta jangela berria ezagutzen ez dugunez, bertara joan gara ogia jatera!
Ona hemen argazki batzuk!

Gogoratu hurrengo astean jangelan geratzen garenok amantala ekarri behar dugula gure izenarekin. Eta siestan geratzen garenok manta, txupetea (behar izatekotan), panpinen bat (behar izatekotan) ekarri beharko ditugula.









Astelehenean bueltatuko gara berriz ikastolara!


Ondo pasa asteburua!

2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

EMOZIOAK LANTZEN

Kaixo familia!
Ikasturtea hasi berri dugu eta KOLORETAKO MUNSTROAREN ipuina lantzen hasi gara. Ipuin hau abiapuntutzat hartuta emozio ezberdinak lantzea dugu helburu. Adimen emozionalean adituak direnen arabera, HH 3an alaitasuna eta tristura bezalako emozioak lantzea dagokigu. Beraz KOLORETAKO MUNSTROA ipuina egokitu dugu eta bi emozio hauek lantzen hasi gara.



Ipuin honetan emozio bakoitza kolore batekin lotzen du, gure kasuan pozik edo alaitasuna horiarekin, eta tristura urdinarekin. 

Egokitzapen garaian gaudenez oso garrantzitsua eta baliagarria ikusi da emozio hauek lantzea, izan ere haur batzuk triste geratzen dira ikastolan eta emozio hau errekonozitzen dute, baina ondoren pozik egotera pasatzen dira eta ohartzen dira nola tristuratik alaitasunera pasatu diren. 

Hurrengo astetik aurrera jarduera ezberdinak txertatzen joango gara eta hemendik emango dizkizuegu hauen berri!

Ezagutzen ez baduzue ipuina edo berriro ikusi nahi duzuenontzat hemen usten dizuegu youtuben dagoen ipuina:KOLORETAKO MUNSTROAREN IPUINA.

Aste on bat izan!

2018(e)ko irailaren 12(a), asteazkena

EGOKITZAPENEAN GUSTURA!


Hemen gaude ikastolan berriro ere! Aurten HH03n gaude, irakasle berriekin eta laguntxo ezberdinekin.
Egokitzen ari gara gutxinaka-gutxinaka, badakigu denbora kontua dela eta batzuoi gehiego kostatzen ari zaigula eta besteei gutxiago, baina azkenerako denok egokituko gara, nola ez ba!
Hemen uzten dizuegu zenbait argazki ikusteko ze gustora egoten garen!