2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

EUSKARALDIA

Kaixo familia!
Aste honetan beste gauza batzuen artean euskaraldian murgilduta gaude! Gaur ahobizi eta belarripresten irudiak margozten egon gara. Euskaraldiako abestia entzun eta dantzatzen ibili gara gainera! Zelako gustora ibili garen eta zenbat barre egin dugun! Hego haizea nabaritzen da ikastolan!









ETA  IKASTOLAKO EGUNA BUKATZEKO, PARKEAN DANTZA SAIOA!!!

2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENAK

Kaixo familia!
Hemen gatoz aste honetan ere gure lantxoak erakustera. Guk gure partetik sekretua mantentzen jarraitzen dugu, baina beno hala ere argazkitxo batzuk blogean ipintzea erabaki dugu. Atzo eta gaur seguraski gutako batzuk margolariak bezala heldu ginen/gara etxera eta zer egin dugun galdetuko zineten/zarete... Ba beno, ea asmatzen duzuen!









2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

PROIEKTU HANDIA OSATZEN DOA

Kaixo familia!
Hemen gatoz berriro, proiektu handirako lantxoak erakustera. Ezin dugu esan zer den baina pistatxo batzuk emango dizkizuegu. 
Gela bakoitzak kolore bi egin ditu, zati txiki asko egin ditugu bakoitzak... zer izango ote da proiektu handia?

Denok desiratzen gaude bukatuta ikusteko! Baina oraindik beste hiru aste geratzen dira! (Hor azken pista!)

Hemen dituzue argazkiak, zer izango, zer izango....




EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo familia!
Igandean emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, aste honetan gai horri heldu eta hori lantzen ibili gara. 
Berdinen arteko indarkeria aipatu genuen gehien bat eta honen aurrean zer egin behar dugun landu dugu. 

Hausnarketa txiki bat egin genuen hasieran, ondoren ipuin bat irakurri ziguten irakasleek, ustezko egoerak planteatu eta guk zer egingo luketeen eztaibadatu eta azkenik jaso nahi ez dugun tratu baten aurrean argi  EZ DUT NAHI! esan behar dugula azaldu ziguten.

Azken hori asko gustatu zitzaigun eta aste honetan puri-purian egon dan esaldia izan da!

Gaur, ostirala, erdiko aretora joan gara puntu morean argazkia ateratzera eta bertan ikastolako ikasle guztiek egindako lantxoak zeuden. 

Hemen dituzue argazkiak ikusteko!








2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Kaixo familia!
Aste honetako proiektuen berri emateko idazten dizuegu! 
Gauza asko egiten ari gara eta ea ostiralerako dena egiteko denbora ematen digun! Emakumeen kontrako indarkeriaren eguna dela, euskaraldia dela, proiektua dela, a ze lan pila!

Proiektuari buruz gauza asko ezin ditugu esan, sekretua ere bada eta! Bakarrik esan dezakegu, UDAZKENA gaia hasi garela lantzen eta horren inguruko proiektu txikiak egiten ari garela bukaerako proiektu handi bat sortzeko. Baina azken hori sorpresa da!

Ondo izan familia! Eta gaixorik dauden laguntxoei: sendatu ondo ondo! 












TTANTTOREN GUNEA ABERASTEN DOA

Kaixo familia!
Ttanttoren astebukaeren inguruan idazten dizuegu gaurkoan! Oso pozik gaude zuen ekarpenekin eta gutxinaka-gutxinaka gure Ttanttoren astebukaeren muralak aberasten goaz. Ilusio handiz ekartzen ditugu argazkiak eta Ttanttorekin nola ibili garen ere pozarren kontatzen dugu.
Horregatik animatzen zaituztegu Ttanttorekin ateratzen dituzuen argazkiak eta pasarteak ekartzera, gustora asko entzungo/ikusiko ditugu denok eta!
Mila esker!


2018(e)ko azaroaren 15(a), osteguna

HIRU TXERRITXOEN ETXEAK

Kaixo familia!
Astea bukatzen ari dela eta aste honetako lantxoen emaitzak erakutsi nahi dizkizuegu!
Hiru txerritxoen etxeak egin ditugu eta orain gure artelanak pasiloan dituzue ikusi nahi badituzue! 
Animali gosetiren bat bertan ezkutatu ote den susmoa daukagu, ea aurkitzen duzuen!


2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Kaixo familia!
Aste berria ere hasi dugu eta proiektu berriarekin hasi gara! Proiektua hiru txerritxoetako bakoitzaren etxea margotzean datza. Talde bakoitzak mota bateko etxea margoztu du, hau da, Amaiaren taldeak lastozko etxea, Itziarren taldeak egurrezkoa eta Alazneren taldeak harrizkoa. 

Irakasleek etxetxo hauek aurrerantzean beste zerbaitetarako erabiliko ditugula esan digute, baina auskalo zer okurritzen zaien oraingoan!

Nahi dituzue lanean gaudeneko argazkiak ikusi? Ba hona hemen!

P.D. Orain badakizue aste honetan etxera zikin joan bagara, jatorria nun dagoen. 





2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

BADOA PROIEKTUA AURRERA

Kaixo familia!
Poz-pozik gaude gure proiektuen garapena ikusita. 
Hasieran pixka bat arraroa egin zitzaigun makiltxoak margotzea, baina jada ikusi dugu nola hasi diren geratzen eta pozarren gaude!
Segi zuen argazkiak ekartzen mesedez.
Hemen usten dizuegu argazki batzuk!




2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

ASTE HAUTERAKO PROIEKTUAK

Kaixo familia!
Dakizuen bezala, jada Ikastola eta etxea gai berriarekin hasi gara eta gai berriarekin batera proiektu berriarekin hasi gara!

Orain etxean zeintzuk bizi garen eta ikastolan zeintzun gauden ari gara lantzen. Gure familiako kideak eta ikastolako komunitatea osatzen dugunak. Beraz gai hau lantzeko, "marko" berezi bat sortuko dugu. Marko hau makilatxo batzuekin egingo dugu. 
Makilatxoak rotulkiekin margotu eta makiltxo guztiak margotuta ditugunean, markoa osatzen hasiko gara. Baina... nola osatuko dugu markoa, bakarrik makilekin? Ez ba! Hemen zuen laguntza beharko dugu familiakideok! Gure etxean bizi garenon argazki bat beharko dugu, lagunduko diguzue gure proiektua osatzen?
Agian gehitxo eskatzea da, baina makiltxoek agintzen dute🙈, argazkiaren tamaina 10 x 15cm-koa izatea eskatzerik badugu? 

Aste hauetan zehar azaldu dizuegun proiektua egingo dugu, momentuz hemen dituzue proiektuaren hastapenetako argazkiak!