2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

BADATOZELA!!!!

Olentzero eta Mari Domingiren bisita eguna gerturatzen ari zaigu!! Ostiralean, abenduak 19an, Ikastolan izango ditugu, 09:45etatik aurrera.




2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

2.GAIA

Ostiralean, bihar, 2.gaiari bukaera emango diogu!

Hemen duzue Hiru Txerrikumeen ipuina.

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

EKARRI BEHARREKO MATERIALA

HH 03 urteko haurrek honako materiala ekarri behar dute Ikastolara:

-EDALONTZIA
-KARPETA (gelako lanak etxean utzi eta karpeta hutsik ekarri Ikastolara)
- ALDAGARRIAK
-ARGAZKI ALBUMA
-GELAKO ZORROAN ITSASTEKO ARGAZKIA
-POLTSA BAT (astelehenero amantala ekarri eta ostiralero etxera eramateko)

OHARRA: Gauza guztietan izena idatzi (berokia, jertsea...)

MILA ESKER!

OLERKIA "ETXE TXIKI POLITA"

Hiru urteko haurrek aste honetan olerki hau ikasi dute. Gustatzen al zaizue???


2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea

BENITO OTSOA


Kaixo denei,

Gaur Benito Otsoa margotu dugu pasabideak apaintzeko!!!!




Zein pasabide alaia!!!!!

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

ONGI ETORRI HH3ko TXOKO BIRTUALERA!!!






Kaixo laguntxoak!

Ni TTANTTO naiz, marigorringo bihurria, Euskal Herriko baso batean bizi naiz, eta ez naiz ia inoiz geldirik egoten, ipurtarin bat naiz, beti hara eta hona nabil bazterrak mihatzen, den dena kuxkuxeatzen eta zuek bezalako haurtxoak dira nire lagunik handienak. Asko maite zaituztet.
Zer moduz Ikastolan? Polita da ezta? Niri behintzat ikaragarri gustatzen zait. Begira, ni egunero-egunero etorriko naiz zuei bisita bat egitera. Zuekin batera gauzak ikasi nahi ditut nire basoko lagunei erakusteko. Utziko al didazue etortzen? Bai ezta? Ederki, ba, laster arte eta muxu bat denontzat.

TTANTTO.