2019(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

AZENARIO ERRALDOIA eta SEKUENTZIA

Kaixo familia!
Azkenengo astean gure lantxoen berri eman gabe egon gara! Emanaldia dela, txangoa dela... Baina hemen gatoz berriro gure egunerokoaren berri ematera!

Pasa den astean esperimentazioko tailerrean azenario erraldoi bat egin genuen material ezberdinarekin. Zetazko papera, kartulina, tenperak eta margoak erabili genituen azenarioa egiteko.

Aste honetan aldiz, azenario bat lortzeko zein urrats eman behar ditugun landu dugu sekuentzia baten bidez. Izan ere, laguntxo baten aitxitxa etorri zenean landatu genuen eta beraz oraingoan soilik sekuentzia baten bidez jarri behar genituen pausuak. Horretarako argazkiak moztu, beste paper batean kola eman eta ordenean itsatsi ditugu. Sekuentzia horrela geratu da, lehenengo azenario haziak lortu, ondoren landatu eta azkenik azenarioa batu!

Hemen dituzue lanean geundela ateratako argazki batzuk!


AZENARIO ERRALDOIA











AZENARIOAREN HAZKUTZAREN SEKUENTZIA







2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

TXANGOA ITZIARRA!!!


Kaixo familia!
Honezkero denok lotan egongo gara, baina gaurko eguna nola joan den kontatzeko gogotsu gaude.

Goizean ikastolan bildu gara denok, urduri xamar etorri gara, gure motxila berriak eta gurasoek guretzako prestatutako janaria denEi erakusteko prest! Aldiz autobusak pixka bat tardatuko zuTela eta lehenengo gelan egon gara jolasten. Hamarrak aldera, denok komunetik pasa, txaketak jantzi eta trena egin dugu autobusera joateko. Hau urduritasuna eta hau poza!
Autobusera abesten joan gara eta han zeuden gure familiakoei agur esanda sartu gara autobusean! Gure laguntxo batzuk mareatu egiten zirela eta aurrean jarri dira, baina kontu kontari eta abesten joan gara eta inor ez da mareatu!
Autobusean sartu orduko Itziarra heldu gara, autopistatik atera, aldapa handi bat igo eta hara, jada Itziarren gaude!
Autobusak utzi gaituen lekutik frontoira joateko aldapatxoa igo behar izan dugu, Itziarren badago lautadarik ala?
Frontoira bidean gindoazela, etxe baten ondotik pasatzean, Margarita oiloa entzun dugu kakaraka-ka, etxeko andrea atarira atera denean, gutariko batek galdetu dio ea Margarita ote zen! Parrezka erantzun dio emakumeak, ez du ulertu ala? Hala ere gu ziur gaude Margarita zela. 
Frontoira bidean gindoazela ateri zegoen eta agian paseotxo bat ematera joango ginela pentsatu dugu, baina frontoira heldu orduko... Eurixe daaaa, a, a!!! Eta beraz, hantxe eseri eta irakasleek gailetak banatu dizkigute, gu prest geunden bazkaria jateko barren!

Ondoren, uztaiak, baloiak, sokak, zirkulazio librean guk egindako buruhandia atera eta ederto ibili gara denok jolasean! 
Irakasleak beti zeuden begira ea euria ari ote zuen baina... badirudi ez dela gelditu ere egin.

Gero gose pixka bat egin dugunean, berriz borobil handi bat egin dugu eta denok gure bokatak jan ditugu, eneeeeee denetarik zegoen han! Patata tortila, solomo, oilasko bularra, txorixo, saltxitxoi, saltxitxa, kroketa, nocilla, txokolatea... Eta ondoren, edateko yogurta!  "Jan dogu errege lez, berak jan badau gure lez!". Ondoren bapo-bapo bazkalduta lasaiago ibili gara eta izozkia noiz helduko zain egon gara. 
Lehenengo irakasleek bazkaldu dute eta ondoren izozkiak erostera joan dira. Baina sorpresatxo bat ere bazegoen... Izozkia ez zuenak nahi, patata zorroak ere bazeuden! Eta honez gain, gusanito paketeak ere bazeuden denontzat. Jan gabe ez gara geratu behintzat!

Ondoren eguzki pixka bat atera da eta irakasleek ziburu guztiak lehortu ondoren kanpora atera gara. Aii zelako poza! Gustora ederrin ibili gara!

Baina... jada etxera joateko ordua heldu da, bakoitzak bere txaketa eta motxila jantzi eta... Autobusera!
Bidean Itziarreko umeak ikusi ditugu eta guri begira-begira geratu dira, ez omen dituzte Itziarren inoiz hainbeste ume ikusi! 

Ondoren trena binaka egin eta berriz autobusera joan gara. Autobusean sartu orduko batzuk loak hartu dute, aii zelako nekea!

Txangoari bukaera emateko Elgoibarrera heldu eta gurasoak etorri dira gure bila, eta hortik aurrerakoak jada badakizkizue...

Ondo igaro asteburua!


Hau urduritasuna... BAGOAZ TXANGORA!!!

                                                 


PREST AUTOBUSEAN!















HELDU GARA ITZIARRA!!! Aldapan gora, pausorik pauso!







GAILETAK JATEN






HAUXE GURE GAURKO JOLASTOKIA









                                     


BAZKALDU NAHI DUT, BAZKARIA DELAKO, GOSEAREN KONTRAKO SENDAGARRIA!














IZOZKI eta PATATEN ORDUA!!!




















EGUZKIA ERE ATERA DA ETA... BAGOAZ PARKERA!!!




















EGUN EDERRA PASATU DUGU, BAGOAZ ELGOIBARRERA!