2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

MARTXOAK 30 UDABERRIARI ONGI ETORRI FESTA



UDABERRIARI ONGI ETORRI FESTA!!


Kaixo familiak!!!

Jadanik udaberrian sartuak gara eta gure zelai eta zuhaitzak lorez betetzen hasi dira. Soinu ugari entzuten ez diren egun hauetan txorien kantu hotsa da nagusi, udaberriak piztu ditu! Guk ere udaberriarekin bat egin eta etxeko egun hauetan indarrez bete eta animoak gora egiteko asmoz, proposamen berri batekin gatoz. 

Zer iruditzen  zaizue aste honetan norberak bere etxean udaberriari ongi etorria emateko Udaberri Festa bat antolatzen badugu? Mozorroak sortu, apaingarriak egin eta errezeta berezi goxoak sukaldatu ditzazkegu. 

Animatu, dibertigarria izango da eta!

__________________

¡FIESTA DE BIENVENIDA A LA PRIMAVERA!


¡Hola familias!

Ya hemos entrado en primavera y nuestros campos y árboles empiezan a llenarse de flores. Estos días en los que no se escuchan muchos sonidos, los pájaros cantan, ¡la primavera los ha encendido! Nosotros también venimos con una nueva propuesta para unirnos a la primavera y llenar de fuerza estos días en casa y hacer subir los ánimos.

¿Qué les parece si esta semana cada uno organiza en su casa una "Udaberri Festa" de bienvenida a la primavera? Podemos crear disfraces, hacer adornos y cocinar deliciosas recetas especiales.

¡Animaos, será divertido!




2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

URTEBETETZE EGUNAK II

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetze eguna ospatzea beraz, gure zorionik beroena LURE GARATEri eta ENAI CEBRIÁNi.

Ondo zelebratu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat!!!

urtebetetze pastela bilaketarekin bat datozen irudiak

MARTXOAK 23 ETXERAKO GOMENDIOAK

Kaixo familiak, zer moduz zabiltzate?

Dagoeneko aste bete baino gehiago pasatu da etxean gaudela,
bizitzeko beste modu berri bat sortu zaigu eta ziurrenik, normalean
egiten ez dituzuen gauzak egiteari ekin diozuela. Ez da egoera
erraza baina hau, aprobetxatu ezazue gauza txikiei garrantzia eman
eta gozatzeko. Lasai hartu, pazientziaz, eta zuen txikiekin disfrutatu ezazue.

Gaur, astean zehar egin ditzazkezuen gomendio batzuekin gatoz,
ez estutu, zaila baita egunerokoa, laneko ardurak eta haurrei eskaini behar
diogun denbora uztartzea baina eskaintzen diren ideiak jaso. Hizkuntza,
matematika, plastika eta musika arloa aipatzen ditugu.

Edozer gauzatarako hemen izango gaituzue eta nahi duzuenean
gurekin harremanetan ipini zaitezkete.

Animo, izateko modu berriak eraikitzen bai gaude!

________

Hola familias, ¿cómo estáis?

Hace ya más de una semana que estamos en casa, nos ha surgido
una nueva forma de vivir y seguramente habéis empezado a
hacer cosas que normalmente no hacéis. No es una situación fácil,
pero aprovechar para dar importancia a las cosas pequeñas y
disfrutar de ellas.. Tomároslo con calma, paciencia y disfrutar con vuestros hijos/as.

Hoy, venimos con unas recomendaciones que podéis hacer a lo largo
de la semana, no os agobiéis, porque es difícil conciliar lo cotidiano,
las responsabilidades laborales con el tiempo que tenemos que dedicar
a los niños y niñas pero recoger las ideas que se ofrecen. Hablamos
de lenguaje, matemáticas, plástica y música.

Para cualquier cosa poneos en contacto con nosotras.

¡Ánimo que estamos construyendo nuevas formas de ser!


2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

URTEBETETZE EGUNAK

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetzea eguna ospatzea beraz, gure zorionik beroena NORA eta JUNE ALVAREZi eta JULEN ZUBIAri.

Ondo zelebratu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat!!!

urtebetetze pastela bilaketarekin bat datozen irudiak

2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

ETXERAKO GOMENDIOAK



Kaixo familia!
Egun hauetako egoera berezia dela eta, sarrera honetan gure egunerokoarekin erlazioa duten hainbat ekintza proposatzen dizkizuegu, aste honetan zehar zuen seme-alabekin landu nahi izango bazenituzkete:

  • Material desberdinekin jolastu: panpinak, kotxeak, egurrak, eraiketak, puzzleak...
  • Material desberdinekin esperimentatu: margoak, rotulagailuak, tenperak, plastilina, klariona, guraizak, kola, gomtsak... Horretarako lantzen ari garen gaiarekin zerikusia duten marrazkiak atxitikutuko dizkizuegu, dokumentu honen beheko aldean, erabili nahi izanez gero. 
  • Astean zehar egiteko proiektua: Brotxeta fruta edota mazedonia. Fruta brotxetan sekuentzia. Lehenengo fruta zuritu, gero moztu eta azkenik makiltxo batean sartu. Hiru sekuentzia hauek haurrei moztuta emango dizkiegu eta beraiek ordenatu eta itsatsi beharko dituzte. Behin prozedura ikastita brotxetan egiteari ekingo diogu.
  • Musika entzun eta dantza egin; "epo i tae tae e" edota "Salda bero beroa" abestiak: 




-----------------
Kaixo familia!
Dada la especial situación de estos días, en esta entrada os proponemos una serie de actividades relacionadas con nuestro día a día por si os gustaría trabajar con vuestros hijos/as a lo largo de esta semana: 
  • Jugar con distintos materiales: muñecos, coches, maderas, construcciones, puzzles...
  • Experimentar con diferentes materiales: pinturas, rotuladores, témperas, plastilina, tiza, tijeras, cola, gomets... Para ello, os adjuntamos al término de este texto dibujos relacionados con el tema que estamos trabajando por si quisierais utilizarlos.
  • Proyecto semanal: brocheta fruta y/o macedonia. Secuencia de brochetas de fruta. Primero pelar la fruta, después cortarla y finalmente meterla en un palito. Estas tres secuencias se entregarán cortada a los niños/as que deberán ordenarlas y pegarlas. Una vez aprendido el procedimiento procederemos a la elaboración de brochetas reales. 
  • Escuchar música y bailar: "epo i tae tae e" y/o "Salda bero beroa". 





Eskerrik asko eta ondo izan!




BESTE FAMILIA BISITA BAT



Kaixo familia!!
Lehengo astean beste familia bisita bat izan genuen gure artean. Oraingo honetan, Carmen, Mikel Paredesen ama etorri zitzaigun bisitan. 
Carmen sendagilea da eta ipuin baten laguntzaz, bere lana zertan datza azaldu zigun lehenengo. Ondoren, umeek pediatrara joaten direnean, honek rebisioan egiten dizkien frogak zeintzuk diren erakutsi zizkigun baita besoa puskatuz gero, adibidez, igeltsoa nola jartzen den ere espliktu zigun. Azkenik,  haurrek material desberdinekin esperimentatzeko aukera izan zuten: fonendoskopioarekin lagunen bihotz taupadak entzun, arnasa hartzerakoan entzuten den soinuaz jabetu edota depresoreekin eztarria ikusi. 
Benetan interesgarria Carmenek azaldu zigun guztia!!! 
Eskerrik asko Carmen eta etorri berriz ere!!

2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

ARRAULTZA ETA OZPINAREKIN ESPERIMENTATZEN

Kaixo familia, oraingoan gure haurrei, hipotesi bat planteatu diegu. Zer gertatzen da arraultza bat  bi egunez ozpinetan gordetzen badugu? 
Arraultza lurrera bota eta nolakoa den  ikusi dute, bere textura, kolorea, usaina...barrutik aztertu dute.

Ondoren, arraultza pote batean gorde eta arraultza ozpinez eztali dugu. Hori egin ondoren, haurrek, bi egunetara gertatu daitekeenaren inguruan pentsatu dute. Borobilean eztabaidatu dugu eta denetik entzun dugu! Batzuek, letxuga bihurtuko dela diote, beste batzuek tortilla egingo dela eta beste batzuek arraultza zurituko dela. Auskalo!
Kontua da, gauza bati beste bat erantsi ezkero aldaketak suertatzen direla ikustea da. 

Hona hemen esperimentazioaren irudi batzuek:













HERRIA, EROSKETAK, LANIBIDEA ETA ERAIKUNTZAK

Kaixo familia, ez-ohiko egoera bat bizi arren zuekin bat egitea nahi dugu eta aurrikusita geneukan hainbat gai zuekin konpartitzea. 

Zuen seme alabekin merkatu plaza eraiki genuen tailer sinbolikoan eta haurrek tailer honetan jolasteko denbora gutxi izan duten arren, harrera oso ona izan du eta oso gustura aritu dira.

Haurrek, modu natural batean, matematikako zenbait kontzeptukin jolastu dute, zenbakiak landu dituzte, kopuruak, formak, koloreak eta errealitateko egoera desberdinak imitatuz, nortasuna garatzeko aukera izan dute.

Jasotako testigantza txiki bat iruditan:






2020(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

FAMILIEN BISITAK



Kaixo familia!! 
Azken bi aste hauetan familien bisitak izan ditugu. Bakoitzarekin bizipen desberdinak bizitzeko aukera izan dugu eta benetan aberatsa dela familia-eskola arteko elkartruke hau.

Gure txiki hauek, egoera eta ezagutza desberdinak, beste protagonista batzuekin, modu desberdin batean jasotzeko aukera izan dute eta profesional bezala, horrelako esperientziak zuekin partekatzea garrantzitsua da guretzako. Beraz, besteok ere animatu zaitezte, izan ere guztiok dugu bizipenen kontatzeko!

Ibai Idiakez-en amak, Judith-ek, yoga klase bat eman digu eta haurrek gustura jaso dute beraien gorputza ezagutzeko modu berri hau. Beste zenbait gauzen artean, animali desberdinek egiten dituzten posturak errepikatu dituzte eta yoga, txikiengana gertutratzeko modu bat izan da. 
Eskerrik asko Judith, etorri berriz ere!!









Ibai Idiakez-en aitona Txomin ere animatu zaigu eta irakasle lanarekin batera uztartu dituen Kapitain lanak azaldu dizkigu. Mundua,  itsasoa, itsasontzia, eguzkia, izarrak, euskaldunak...izan ditu hizpide eta benetan interesgarria izan dela bere ekarpena. Bizi estilo eta ogibide desberdin bat aurkeztu digu.
Eskerrik asko Txomin, bikaina izan da, etorri berriz ere!!



Libe Romeraren ama Maider-ek, arratsalde polita pasarazi digu. Lehendabizi, desberdintasuna eta aniztasuna oinarri duen ELMER ipuina kontatu digu eta ondoren, eskulan bat proposatu digu. Koloretako elefantea margotu dute haurrek eta bakoitzak etxera eramateko aukera izan du. 

Eskerrik asko Maider, etorri berriz ere!.


2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA


Kaixo familia! Agenda 21 ek bultzatutako egitasmoaren baitan, ostiraletan hamaiketako osasuntsua bultzatzen ari gara. Haur bakoitzak fruta pieza bat ekartzen du eta jasotako fruta guztiarekin  hamaiketako eder bat prestatzen dugu gelan. Haurrak oso gustura hartu dute ostiraletako "merendola" eta bat baino gehiago gauza berriak probatzera animatu da.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!