2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

ZIRKULAZIO LIBREA

Urtarrilaren 15ean Zirkulazio libreari ekin genion. Modu honetan, jolasaren bidez, bakoitzak bere erritmo, gogo eta interesetatik abiatuta, bere garapenean era autonomo batean aurrera egitea ahalbidetuko dugu, norberaren garapen maila abiapuntu hartuta eta  baliabide  egokiak eskainiz, betiere irakasleok beraien bidelagun izanik.

Adin desberdinetako haurren harrema eta elkarlana   bermatuko dugu;  honela, imitazio bidez,  batak besteengandik  ikasiko dute. Aldi berean, rol ezberdinak hartzeko aukera izango dute,  ume nagusiek  txikienen zaintzarako ,  kidetze jokabideetarako, elkarrekintzetarako…












IRAKURKETA-IDAZKETA PROZESUA

Gabonetako oporren ostean, H.H. 03ko haurrekin irakurketa-idazketa prozesuan norbere izena eta hizkiak identifikatzen hasi gara.

Egunero, ikastolara etorritakoan norberak bere  izena etxeko paneletik ikastolako panelera pasa behar izaten du. Horrela, ikastolara zeintzuk etorri diren eta etxean zeintzuk gelditu diren jakiten dugu, bai haurrek baita irakasleok ere.



2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

DANBORRADA

Urtarrilaren 19an, azpeitiar eta donostiarrei aurre hartu eta makilak astindu genituen. Danbor hotsak... goiz eta arratsaldean!! Hona hemen testigantza.







NEGUA


Neguarekin batera hotza, elurra eta iluntasuna iritsi zaigun honetan, proiektu berriak ekarri ditugu gure artera.