2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

ZIRKULAZIO LIBREA


Haurrek jolasaren bidez ikasten dute, beraien erritmo, gogo eta interesetatik abiatuta . Honi aukera zabalago bat eskaintzeko asmotan, eta irakasleok honen bidelagun izanik, aurtengo ikasturtean 2 eta 3 urteko geletan zirkulazio libreari ekin diogu.

Modu honetan, bakoitzak,  bere garapenean era autonomo batean aurrera egitea ahalbidetuko dugu, norberaren garapen maila abiapuntu hartuta eta  baliabide  egokiak eskainiz.

Adin desberdinetako haurren harrema eta elkarlana   bermatuko dugu;  honela, imitazio bidez,  batak besteengandik  ikasiko dute. Aldi berean, rol ezberdinak hartzeko aukera izango dute,  ume nagusiek  txikienen zaintzarako ,  kidetze jokabideetarako, elkarrekintzetarako…



2017(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea