2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

OPOR BEZPERA


Kaixo familia!

Gabonak KAS-KAS ate joka ditugu eta Olentzero eta Mari Domingi etortzeko zai gaudela, atzera begiratu eta lehenengo hiruhileko hau oso azkar pasatu zaigula konturatzen gara. Zuen haurrak lan handi egin dute eta familiarekin atseden egun batzuek gustura hartuko dituzte. Pozik ibili dira eta arraro xamarra izan bada ere, ederra izan da benetan!


Zuek ere, gurasoak, deskantsatu, indarrak batu eta energia positiboei ondo heldu.

Besarkada handi bat denoi eta...TXINTXO PORTATU OLENTZERO!


















2020(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

ETXEA ETA IKASTOLA

Azken aste hauetan Etxea eta Ikastola izeneko gaia landu dugu. Familia, kideak, lagunak, taldea...aipatu ditugu eta guzti horrek, batzen dituen emozio eta sentimenduak jasotzea izan da gure asmoa. Hiru txerrikumeen ipuina, gaiaren ardatza izan da eta ardatz horretatik tiraka proposamen desberdinak burutu ditugu. Behean, testigantzaren ale txiki bat:








2020(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

HIRU TXERRIKUMEAK

"Txerritxoa! Zabal ezazu atea!!

EZ, EZ eta EZ! Badakit otsoa zarela eta 

atea zabaltzen badizut, jan egingo nauzula!!"

Ez diogu otsoari atea irekiko eta gainera, ipurdia erreta urruti urrutira bialduko dugu. Ze uste du ba otso honek!

Gure beldurrak lantzen...izan ere denok ditugu beldurrak, baita otsoak ere! Beldur horiek dira gure mugak, baina poliki-poliki bagabiltza modu batean edo bestean gainditzen! 

Etxean ikus dezazuen, hemen hirutxerrikumeen ipuinaren bideo bat:





2020(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

TTANTTO

Aurten, Ttantto Marigorringoa izango dugu gure artean. Ttantto mendian bizi da baina askotan gerturatzen da guregana, izan ere, ikastolako zirrikitu desberdinetan ezkutatzea asko gustatzen zaio. Bihurri xamarra bada ere, ipuinak, abestiak eta olerkiak atsegin ditu eta horiek guri irakasteko prest agertzen da beti.

Bere marrazkia margotzearekin ongi etorria egin genion pasa den astean.

Nahi dezun arte Ttantto!









2020(e)ko urriaren 6(a), asteartea

GAUZA BAKOITZA BERE LEKUAN

Adimen emozionala beti presente izango dugun gaia izango da. Batzuetan zuzenean eta beste batzuetan, edozein izanik ere gaia, zeharka landuko dugu. Pasa den astean, gure emozioak boteiletan sailkatu genituen eta gauza bakoitzari bere lekua ematen ahalegindu ginan, izan ere, gauzak ordenatuta badaude...hobeto funtzionatzen dute. Pozari eta alaitasunari lotutakoak, kolore horiarekin lotu ditugu eta tristura eta bakarrik egoteko nahiari lotutakoak kolore urdinarekin. Horiei guztiei, bere lekua bilatu genien.  


Agur bero bat familia!!







2020(e)ko irailaren 21(a), astelehena

ADIMEN EMOZIONALA

Aste honetan, talde osoak bat egin eta goizeko saio guztia denak elkarrekin dihardugu. Ondo moldatzen ari gara. Beraz, orain, pil-pilean ditugun emozioak aztertu eta geure buruari nola gauden galdetzeko momentua iritsi zaigu. Nola etorri naiz ikastolara? 
Pozik ikusi ditugu gehienak, alai, jolastu eta salto egiteko gogoz, lagunekin jolasean aritu eta kontuak esateko asmoz. Baina batzuetan triste gatoz, besterik gabe, oso ondo zer pasatzen zaigun jakin gabe edo triste egoteko arrazoia dugulako. Horiek identifikatzen lagunduko digu KOLORETAKO MUNSTROAK. Izan ere, zer pasatzen zaigun ez badugu ondo ulertzen, ez dugu ondo funtzionatzen. Eskerrak... bide horretan lagunduko diguten pertsonak ditugun!











2020(e)ko irailaren 14(a), astelehena

IKASTURTE BERRIA ETA MAILAKO BILERA

Dagoneko ikasturte berriaren lehen astea pasatu eta aste berriari ekin diogu. Ilusioz hasi dugu, haurrak ezagutu eta lanari ekiteko gogoz. Zuhurtzia eta izurriteak ekarriko digun ezjakintasuna izango ditugu ondoan baina datorrena datorrela zuekin ikasturte polit eta emankor bat bizitzea izango da gure nahia. Pasa den ostegunean izandako mailako bileraren dokumentoa txertatuta doakizue behean, bileran aipatutako hainbat zalantza argitu ditzazuen. 
Eskerrik asko guztiori! 
Agur bero bat 

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

URTEBETETZEAK X

Aste honetan urteak beteko dituen UNAI GARMENDIAri, gure zorionik beroenak.  Ikastolako lagunetatik urruti bada ere, ondo ondo ospatu eta ondo ondo pasatu!!!
Muxu potolo bat!!



EKAINAK 15: ASTEKO GOMENDIOAK ETA BIDEO-DEIA

Kaixo familia!
Iritsi da ikasturte honetako azken astea eta honekin batera, gure azkenengo gomendioak. Jarraian ikusiko duzuen bezala, azkenengo aste honi ikutu berezi bat eman nahi izan diogu, formato nahiz eduki aldetik, ea zuen gustukoa den!
Eta ostiralerako...sorpresatxo bat gorde dugu: BIDEO-DEIA. 

Dakizuen bezala, ikasturte hau oso berezia izan da eta agurra ere, berezia izatea nahi dugu. Hori dela eta, ostiralean, ahal izanez gero eta haurrak animatuz gero, elkar ikusteko eta agurtzeko hitzordua izango dugu: 
Eskerrik asko eta ondo izan!!

2020(e)ko ekainaren 7(a), igandea

EKAINAK 8 ETXERAKO GOMENDIOAK

Martxoaren 13an hasitako konfinamendua ikasturte bukaerak dagoeneko ia irentsi du. Azken aurreko astean sartu gara jadanik eta irailean hasitakoari berehala emango diogu bukaera. Baina hori baino lehen, aste honetarako prestatu ditugun gomendioak bidaltzen dizkizuegu. Hauek ere, haurren gustukoak izatea espero dugu.
Ondo izan familia!


El confinamiento, iniciado el 13 de marzo, está prácticamente devorado por el final de curso escolar. Ya hemos entrado en la penúltima semana y lo que empezamos en septiembre lo terminaremos inmediatamente. Pero antes de eso os enviamos las recomendaciones que hemos preparado para esta semana. Esperamos que también sean del agrado de los niños y niñas.

Seguir así familia!

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

URTEBETETZEAK IX

Aste honetan urteak beteko dituzten PEIO ZARAGOZANO, AMETS DOMINGUEZ eta MIKEL MEKOLALDEri, gure zorionik beroenak.  Ikastolako lagunetatik urruti bada ere, ondo ondo ospatu eta ondo ondo pasatu!!!
Muxu potolo bat!!



2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

EKAINAK 1 ASTEKO GOMENDIOAK

Kaixo guztioi,
Beste aste betez, astean zehar egin ditzazkezuen proposamenak bidaltzen dizkizuegu. Dagoeneko ekainean sartu gara eta ikasturtea bukatzeko hiru aste falta diren honetan, indarrak batu eta etxerako gomendioak egitera animatzen zaituztegu. Oraingoan ere, arlo desberdinak ikutzen ditugu beraz zuek neurtu zer egin dezakezuen.
Asteburu ederra izan dugu eta pilak pixkat kargatuta bueltatu direlakoan astea ahalik eta hobetoen pasa dezazuen espero dugu.
Hemen aste hontarako sortutakoa:

ASTEKO GOMENDIOAK

Hola a todos,

Durante una semana más os enviamos las propuestas que podéis hacer a lo largo de la semana. Ya hemos entrado en junio y a falta de tres semanas para finalizar el curso, os animamos a sumar fuerzas y hacer las recomendaciones para casa. Una vez más, tocamos diferentes campos, por lo que vosotros mediréis lo que podéis hacer.

Hemos tenido un fin de semana precioso y que nos ayudará a pasar la semana lo mejor posible.

ASTEKO GOMENDIOAK/RECOMENDACIONES PARA LA SEMANA

2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

MAIATZAK 25: ASTEKO GOMENDIOAK

Kaixo familia!!!

Ekaina atarian dugu, asteak aurrera eta hasierako pronostikoaren kontra, udaberriaren azken asteetan sartu gara jadanik, hau marka!!

Astero bezala, aste honetan ere, gure haurrentzat gomendio batzuek prestatu ditugu, beraien gustukoak izatea espero dugu. Gaurko honetan luzatzen den dokumentuan, besteetan bezalaxe,  hainbat arlo desberdin ikutzen dira beraz, haurraren nahi, gogo edo interesaren arabera neurtu ditzazkezue.

Laster arte familia

ASTEKO GOMENDIOAK

_________________________

¡Hola familia!!!

Junio está a las puertas, semanas adelante y en contra del pronóstico inicial, ¡ya hemos entrado en las últimas semanas de la primavera!

Como cada semana, esta semana hemos preparado unas recomendaciones para nuestros niños/as, que esperamos que sean de vuestro agrado. En el documento que compartimos hoy, al igual que en otros, se abordan diferentes aspectos, por lo que podéis medirlos en función de la voluntad, el deseo o el interés del niño.

Hasta pronto familia

URTEBETETZEAK VIII

Poliki poliki badoaz asteak aurrera eta gure haurrek ere urteak betetzen jarraitzen dute. Gainera, aste honetan egoera zertxobait aldatu eta etxetik kanpora irteteko denbora gehiago izango dute. Guk hemendik oso ondo pasatzea eta asko gozatzea opa dizuegu denoi, eta, batez ere, aste honetan urteak beteko dituzten IERA PRADO eta IAN LUKA LAGUNAri!!

Segi horrela eta besarkada potolo bat zuentzat!!



2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

MAIATZAK 18: ASTEKO GOMENDIOAK

Kaixo familia!
Zer moduz? Hasi gara pixkanaka kalera irtetzen eta ea ba, poliki-poliki bada ere, laster normaltasun batera iristen garen.  
Astero bezala, hemen atxikitzen dizuegu aste honetan zehar lantzeko gomendioak. 
Ondo segi eta eskerrik asko!

Gogoratu etxean egiten ari zareten lanen argazkiren bat gustura jasoko genukeela. Beraz, ahal izanez gero, haurrek egiten dituzten ekintzen edo eta proposaturiko lanen irudiak bidaltzea eskertuko genizueke.
___________________________

Kaixo familia!
¿Qué tal? Hemos comenzado a salir a la calle y aunque sea despacio, a ver si pronto llegamos a la nueva normalidad. 
Como todos las semanas, os adjuntamos las recomendaciones para poder realizarlas durante la semana. 
Ondo segi eta eskerrik asko!

Recordad que nos gustaría mucho recibir alguna foto de los trabajos que estáis realizando en casa. Por lo tanto, si es posible, os agradeceríamos que nos enviaseis imágenes de las actividades que realizan los niños y niñas o de los trabajos propuestos.



URTEBETETZE EGUNAK VII

Asteak aurrera doazen heinean gure haurrak hazten jarraitzen dute eta horrekin batera urteak betetzen. Hala ere, egoera zertxobait aldatu den arren, ikastolatik at eta gelakideengandik urruti ospatu behar ditugu beraz, distantziatik bada ere, gure zorionik beroenak aste honetan urteak beteko dituzten LEIRE IGNACIO eta JONE OSOROri.

Segi horrela eta besarkada handi da

ABESTIAK - Kantukolore

Kantu kolore ZORIONAK: https://www.youtube.com/watch?v=oV7HX_9uuoY


2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

URTEBETETZE EGUNAK VI

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetze eguna ospatzea beraz, gure zorionik beroena aste honetan zehar urteak beteko dituen LAIA LORENZORI!!!


Ondo zelebratu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat!!!


MAIATZAK 11 ASTEKO GOMENDIOAK



Kaixo familia!!

Zer moduz joan da asteburua? A zer nolako ekaitz eta euri jasak izan ditugun!

Aste honetarako hainbat proposamen prestatu dizkizuegu, Elmer elefantea ere tartean dago. Ea gustuko dituzuen!

Besarkada handi bat eta animo!!


_____________

Kaixo familia!!

¿Cómo ha ido el fin de semana? ¡Qué tormentas y lluvias tan intensas hemos tenido!

Para esta semana os hemos preparado varias propuestas, incluido el elefante Elmer. ¡Esperamos que os gusten!

Un abrazo muy fuerte y ¡ánimo!

ASTEKO GOMENDIOAK / RECOMENDACIONES DE LA SEMANA

2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

MUSIKA HERRIAN

Kaixo familia, "Musika Herrian" ekimenaren baitan, ostiraletan, 20:00 etako txaloen ondoren ikasle, guraso eta irakasleok abesti bat abestuko dugula gogoratzen dizuegu. Gaurko abestia ixil ixilik dago da.

Hola familia, dentro de la iniciativa "Musika Herrian", los viernes, tras los aplausos de las 20:00 horas, los alumnos, padres y profesores os recordamos que cantaremos una canción. La canción de hoy es ixil-ixilik dago.

Lotura/enlacehttps://www.youtube.com/watch?v=t3Ra_GJUzBg
Asteteburu ona izan!! Astelehenerarte!!




2020(e)ko maiatzaren 3(a), igandea

MAIATZAK 4 ASTEKO GOMENDIOAK

Kaixo familia,

Hemen gara beste aste batez, oraingoan ere, gauza desberdinak jaso eta ikusteko aukera izango duzue, bideo bat edo beste txertatu dugu baita. Haurren gustukoak izatea espero dugu.
Segi ondo





Hola familia,
Volvemos durante una semana más y al igual que otras semanas, esta vez también tendréis la oportunidad de recibir y ver cosas diferentes, incluso hemos insertado algún vídeo. Esperamos que sean del agrado de los niños.
Seguir bien





URTEBETETZE EGUNAK V

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetze eguna ospatzea beraz, gure zorionik beroena aste honetan zehar urteak beteko dituzten JUNE SALEGIri, SARA LIMIAri, AIMAR RODRIGUEZi eta HODEI SAN MARTINi.

Ondo zelebratu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat!!!

urtebetetze pastela bilaketarekin bat datozen irudiak

2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

APIRILAK 27. ASTEKO GOMENDIOAK


Kaixo familia!!

Zer moduz zaudete? Atzo egun berezia izan zen zuek guztiontzat ezta? Sei aste luzeren ostean kalera irteteko aukera izan zenuten eta. Seguruenik atzoko eguna iristeko irrikan egon zarete egunetan, kalera zuen jostailuekin irteteko, buelta bat emateko, urrutitik bada ere lagunak agurtzeko, etab.

Aste honetan gomendio eta proposamen ezberdinekin gatoz, bideo txikiak txertatu dizkizuegu eta erronka polit bat proposatzen dizuegu. Sartu eta ikusi zer nolako erronka luzatu dizuegun!

Besarkada handi bat eta animo asko!


______________________

Kaixo familia!!

¿Cómo estáis? Ayer fue un día especial para todos vosotros, ¿verdad? Tuvisteis la oportunidad de salir a la calle después de seis semanas. Seguramente habéis estado deseando que llegara el día de ayer, salir a la calle con vuestros juguetes, dar una vuelta, saludar a los amigos aunque sea manteniendo la distancia, etc.

Esta semana venimos con diferentes recomendaciones y propuestas, os hemos incorporado pequeños vídeos y os proponemos un bonito reto. ¡Entrad y ver el reto que os hemos lanzado!

¡Un fuerte abrazo y mucho ánimo!

RECOMENDACIONES PARA LA SEMANA



2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

URTEBETETZE EGUNAK IIII

Aste honetan beste batzuek beteko dituzue urteak eta aurten desberdin ospatzea tokatuko baden ere,  ondo ospatu behar da eta horretan ahalegin berezia egongo dela ziur gaude. Beraz, zorionik beroena AINHIZE UNANUE ETA MARIA ETA MANEX IRIONDOri. Besarkada bero bat.

urtebetetze pastela bilaketarekin bat datozen irudiak



APIRILAK 20 ASTEKO GOMENDIOAK

Kaixo familia, zer moduz zerate?

Denak ondo eta indartsu jarraitzea espero dugu. Aste Santuko etenaldiaren ostean, astean zehar egin ditzazkezuen gomendio batzuekin gatoz berriz ere; ahal duzuen moduan antolatu zaitezkete eta ideia edo proposamenetatik moldaketak egin ditzazkezue.
Badirudi datorren astetik aurrera zenbait neurri jarriko direla martxan eta haurrek kalera irtetzeko aukera izango dutela, ia horrek arnas pixka bat emateko balio dien gure txikiei.

Animo!.

ASTEKO GOMENDIOAK

__________

Hola familia, ¿cómo estáis?

Esperamos que todo siga bien y seguís tan fuertes como antes. Tras el parón de Semana Santa, volvemos con algunas recomendaciones que podéis hacer a lo largo de la semana, os podéis organizar como podáis y hacer adaptaciones de las propuestas e ideas que se os presentan.

Parece que a partir de la semana se van a poner en marcha una serie de medidas y los niños y niñas van a poder salir a la calle, esperamos que sirva para dar un respiro a nuestros pequeños.

Ánimo!

RECOMENDACIONES PARA LA SEMANA

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

URTEBETETZE EGUNAK III

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetze eguna ospatzea beraz, gure zorionik beroena hurrengo bi aste hauetan zehar urteak beteko dituzten JULEN FIGUEIREDOri, NAYAT GONZALEZi eta MIREN MENDIAri.

Ondo zelebratu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat!!!

urtebetetze pastela bilaketarekin bat datozen irudiak

ASTE SANTURAKO GOMENDIOAK

Kaixo familia, 
Hemen lagatzen dizuegu Aste Santuan zehar familiarekin batera egiteko gomendio batzuk.
Ondo segi!
---------
Kaixo familia, 
Aquí os dejamos una serie de recomendaciones para realizar conjuntamente con la familia durante la Semana Santa.
Ondo segi!







2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

APIRILAK 2: AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA


"Igorrek ez du gu bezala dantzatzen...baina gurekin dantzatzen du beti. Ez du gu bezala jolasten...baina gurekin jolasten da beti. Igorrek ez du gu bezala hitz egiten...marrazkiekin hitz egiten du. Igorrek autismoa du. Igorrek alai du bihotza eta pozik dago guztiak elkartu garelako".



GAUR, APIRILAK 2, AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA DA, ETA COVID-19AREN ERAGINEZ KONFINAMENDU EGOERAN GAUDENEZ, AURTEN ERA OSO BEREZIAN OSPATUKO DUGU EGUN HAU, DENOK ETXEAN EGONGO BAIKARA.

AURTENGO LELOA, HONAKO HAU DA: "IKASTEKO GAI, LAN EGITEKO GAI"


ETXETIK DENOK FAMILIA GIROAN SENTSIBILIZAZIO JARDUERA EZBERDINAK EGITEKO AUKERA PAREGABEA DUGULA IRUDITZEN ZAIGU, BERAZ, GUK PROPOSAMEN HAUEK BIDALTZEN DIZKIZUEGU, URDINEZ MARGOTU ETA ETXEKO LEIHOETAN ITSASTEKO. 

ANIMATU ZAITEZTE!!



MARRAZTU ETA ZUEN LEHOIETAN IPINTZEKO: Olatua

Urdina nagusi den marrazki librea egitera animatu eta zuen leihoetan itsatsi.













2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

MARTXOAK 30 UDABERRIARI ONGI ETORRI FESTA



UDABERRIARI ONGI ETORRI FESTA!!


Kaixo familiak!!!

Jadanik udaberrian sartuak gara eta gure zelai eta zuhaitzak lorez betetzen hasi dira. Soinu ugari entzuten ez diren egun hauetan txorien kantu hotsa da nagusi, udaberriak piztu ditu! Guk ere udaberriarekin bat egin eta etxeko egun hauetan indarrez bete eta animoak gora egiteko asmoz, proposamen berri batekin gatoz. 

Zer iruditzen  zaizue aste honetan norberak bere etxean udaberriari ongi etorria emateko Udaberri Festa bat antolatzen badugu? Mozorroak sortu, apaingarriak egin eta errezeta berezi goxoak sukaldatu ditzazkegu. 

Animatu, dibertigarria izango da eta!

__________________

¡FIESTA DE BIENVENIDA A LA PRIMAVERA!


¡Hola familias!

Ya hemos entrado en primavera y nuestros campos y árboles empiezan a llenarse de flores. Estos días en los que no se escuchan muchos sonidos, los pájaros cantan, ¡la primavera los ha encendido! Nosotros también venimos con una nueva propuesta para unirnos a la primavera y llenar de fuerza estos días en casa y hacer subir los ánimos.

¿Qué les parece si esta semana cada uno organiza en su casa una "Udaberri Festa" de bienvenida a la primavera? Podemos crear disfraces, hacer adornos y cocinar deliciosas recetas especiales.

¡Animaos, será divertido!




2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

URTEBETETZE EGUNAK II

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetze eguna ospatzea beraz, gure zorionik beroena LURE GARATEri eta ENAI CEBRIÁNi.

Ondo zelebratu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat!!!

urtebetetze pastela bilaketarekin bat datozen irudiak

MARTXOAK 23 ETXERAKO GOMENDIOAK

Kaixo familiak, zer moduz zabiltzate?

Dagoeneko aste bete baino gehiago pasatu da etxean gaudela,
bizitzeko beste modu berri bat sortu zaigu eta ziurrenik, normalean
egiten ez dituzuen gauzak egiteari ekin diozuela. Ez da egoera
erraza baina hau, aprobetxatu ezazue gauza txikiei garrantzia eman
eta gozatzeko. Lasai hartu, pazientziaz, eta zuen txikiekin disfrutatu ezazue.

Gaur, astean zehar egin ditzazkezuen gomendio batzuekin gatoz,
ez estutu, zaila baita egunerokoa, laneko ardurak eta haurrei eskaini behar
diogun denbora uztartzea baina eskaintzen diren ideiak jaso. Hizkuntza,
matematika, plastika eta musika arloa aipatzen ditugu.

Edozer gauzatarako hemen izango gaituzue eta nahi duzuenean
gurekin harremanetan ipini zaitezkete.

Animo, izateko modu berriak eraikitzen bai gaude!

________

Hola familias, ¿cómo estáis?

Hace ya más de una semana que estamos en casa, nos ha surgido
una nueva forma de vivir y seguramente habéis empezado a
hacer cosas que normalmente no hacéis. No es una situación fácil,
pero aprovechar para dar importancia a las cosas pequeñas y
disfrutar de ellas.. Tomároslo con calma, paciencia y disfrutar con vuestros hijos/as.

Hoy, venimos con unas recomendaciones que podéis hacer a lo largo
de la semana, no os agobiéis, porque es difícil conciliar lo cotidiano,
las responsabilidades laborales con el tiempo que tenemos que dedicar
a los niños y niñas pero recoger las ideas que se ofrecen. Hablamos
de lenguaje, matemáticas, plástica y música.

Para cualquier cosa poneos en contacto con nosotras.

¡Ánimo que estamos construyendo nuevas formas de ser!