2021(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

EMAKUMEAK ZIENTZIAN

Atzo, otsailak 11, Zientzia arloko Emakume Nazioarteko eguna dela eta, DBHko ikasleek herrian zehar denden eskaparateetan emakume zientzielarei buruzko aurkezpenak ipini dituzte. Aurkezpen horiek, QR kode bidez mugikorrean ikusi ahal izango dira otsailaren 21a arte.

Eta...guk ere, gure mailan, hauek gogoratu eta esperimentu txiki bat egitera gonbidatu ditugu gure txikiak. Bi elementu konkretu, kasu honetan olioa eta ura, elkarrekin nahastuz gero, zer gertatu daitekeen asmatu behar izan dute. Hipotesiak planteatu ditugu, galderak burutu eta aukera posibleak aztertu. Hona hemen testigantza txiki bat:








2021(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

HAMARRETAKOA

Hamarretakoa, guztiek gozatzen dugun momentua izaten da. Jolasari eta gelako lanei tarte bat lapurtu eta patxadaz gozatzeko unea  bihurtzen da. Bakoitzak bere motxilari heldu eta etxetik dakarkigun horretan arreta jartzen dugu. 
Baina gutizi txikien jabe egiteaz gain, zabor mota desberdinak sailkatzearen kultura sustatu nahi dugu. Sortzen dugun hondakin guztiaz jabetu eta horiek murrizteko ahaleginean koska bat gainditu  nahi dugu. Tuper-en erabilera egokia bultzatu eta zilarrezko papera eta plastikoa bezalako hondakinak murriztea ederra litzateke. 

Hemen hamarretako momentuaren irudi batzuek:


































2021(e)ko otsailaren 7(a), igandea

INAUTERIAK: ZIRIPOT eta MIEL OTXIN


                                     Ziripot:

Lantzeko inauterietako pertsonai bat da. Gorputza lastoz beteriko zakuekin estalia du eta baldar ibiltzen da makil luze bat erabiliz. Aurpegia estalirik dauka eta emakume itxura ematen dion kapela darama. Alegiak dionez, Ziripot, ipuinak kontatzen zituen eskale lasai bat zen baina Miel Otxinek irabaziak lapurtu zizkion, Ziripoten motel izaera aprobetxatuz. Nazkaturik, Miel Otxinei buruzko kontu lazgarriak asmatu eta herrian kontatzen hasi zen. Herritarrek pasarte hauek entzunda, Miel Otxin harrapatu eta erre egin zuten. Diotenez, Ziripot, egindakoaz damuturik, Lantzeko inguru haietatik ihes egin zuen. 

                                                        

                                              Miel Otxin:

Lantzeko inauterietako pertsonaia da. Miel Otxin panpin handi batez irudikatzen da. Uste denez, eskualde horretako ospe txarreko bide-lapurra zen. Panpina lastoz betea dago. Herriko mutil batek gaita eta txituaren doinuen artean dantza eginez gainean eramaten du. Panpina 3 metrokoa da, loradun  alkandora, frakak urdinak eta gerriko gorria jazten ditu. Txano koniko ikusgarria darama buruan eta bere besoek gurutzea egiten dute. Panpin honen simbolismoa handia denez, Nafarroako beste udalerri, herri eta auzo batzuk ere erabili ohi dute bere inauterietan. Ospakizun honen amaieran, herri bakoitzak panpin maltzur honen finala erabakitzen dute.


Ipuina: Ziripot eta Miel Otxin