2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

Zientziako Emakume eta Neskatilen Nazioarteko Eguna

 

Gaur, otsailak 11, Zientziako Emakume eta Neskatilen Nazioarteko Eguna da eta gure ikasleekin  esperimentu txiki bat egin dugu. Edalontzi batean ura jarri dugu eta olioa gehitu diogu. Zer gertatu den galdetu zaie eta erantzun asko eman dituzte, baina, gure laguntzarekin ondorio batera iritsi dira. Hau da; ura eta olioa ezin direla nahastu, ez direla likido bakar bihurtzen. Ura behean geratu bada eta olioa goian, olioak urak baino gutxiago pisatzen duelako izango da.

Esperimentu hau izugarri gustatu zaie, horregatik argazki hauek zuekin partekatu nahi ditugu.