2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

 Kaixo familia,

Ba al dakizue gaur nor etorri den Ikastolara bisitan?

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!!!!!

Umeentzat ilusioz beteriko eguna izan da eta, horregatik, argazki polit hauek zuekin partekatu nahi ditugu.





GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!

                                                              Mari Jose, Nerea eta Amaia

2021(e)ko abenduaren 3(a), ostirala

EUSKARA EGUNA

 Kaixo,

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur eta ba al dakizue nor etorri den Ikastolara bisitan?

Bere izena A hizkiarekin hasten da eta O hizkiarekin amaitu.   Nor da???? bai....asmatu duzue. 

ARGITXO!!!!!

Hasteko, Argitxok eta bere lagunek gelaz gela antzerkia egin dute eta haurrei izugarri gustatu zaie. Argitxok ere hamarretakoa ekarri digu, bai goxoa!!!







Ondoren, DBHko ikasleak ere, ipuina kontatzera etorri dira.


Eta amaitzeko abestu egin dugu.












2021(e)ko azaroaren 24(a), asteazkena

PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

 

Kaixo,

Azaroaren 22tik 28ra Plastikorik gabeko astea ospatzen ari gara.

Gaur astezkena, ikasleei azalpen txiki hau eman diegu eta gelan burututako jarduera hau etxera eramango dute. Itsasoko murala    Murala 2

-Birziklatzearen onura.

-Plastikoaren arazoa larria denez,  edukiontzi horian utzi behar da. Hau ondo egiten ez bada, munduan denok galduko dugu.

-Urte hauetan guztietan, plastikoak gure bizitza kutsatu du, baita gure itsasoak ere. Hondartzetan jasotzen diren lau hondakinetatik hiru plastikoa da, hau dela eta arrainak arriskuan daude.


Ondo izan

2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

KURTSO HASIERA

 


Kaixo familia!!

Zer moduz zaudete?

Egia esan, zuen txikiek aste batzuk daramatzate ikastolan eta oso ondo egokitzen ari dira.

Lehenengo asteetan emozioak lantzen aritu gara, gure barrenak eta gure sentimenduak identifikatu eta emozio horiei hitza ipintzen.

Aste hauetako irudi batzuk zuekin partekatzen ditugu jarraian. Laster arte!!








Honez gain, ipuin hauek ere lantzen ari gara:






















2021(e)ko irailaren 14(a), asteartea

HH03 IKASTURTE HASIERAKO BILERA

Kaixo,

Lehengo astean, irailaren 6an, mailako bilera egin genuen, eta bertan, ikasturte berriaren inguruko argibideak eman genituen. 

Hemen atxikitzen dizkizuegu bertan azaldutakoak:

EUSKARAZ

GAZTELERAZ

Eskerrik asko.

2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

INGURUETATIK PASIARAN

Azken astean, eguraldi hotza izan arren, eguzki izpiek, kanpoko bazterretan pasiatzera animatu gaituzte. Motxilak bizkarrean hartu eta hamarretakoa kanpoan egiteak eragiten digun plazerraz gozatzea nahi izan dugu. 

Hona hemen, pasiara horien zenbait irudi:

























2021(e)ko martxoaren 8(a), astelehena

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna. Emakumeen eskubideen aldeko borroka gogora ekarri nahi izan dugu gaur. Guk ere, gure aletxoa ipini eta oraindik ere, zer hobetu eta zer landu badagoela gogoratu dugu. "Oso familia normala" izeneko istorioa entzun eta etxeko lanak nola banatzen diren ikusi dugu.

Hemen gure aletxoa:













2021(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

EMAKUMEAK ZIENTZIAN

Atzo, otsailak 11, Zientzia arloko Emakume Nazioarteko eguna dela eta, DBHko ikasleek herrian zehar denden eskaparateetan emakume zientzielarei buruzko aurkezpenak ipini dituzte. Aurkezpen horiek, QR kode bidez mugikorrean ikusi ahal izango dira otsailaren 21a arte.

Eta...guk ere, gure mailan, hauek gogoratu eta esperimentu txiki bat egitera gonbidatu ditugu gure txikiak. Bi elementu konkretu, kasu honetan olioa eta ura, elkarrekin nahastuz gero, zer gertatu daitekeen asmatu behar izan dute. Hipotesiak planteatu ditugu, galderak burutu eta aukera posibleak aztertu. Hona hemen testigantza txiki bat:








2021(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

HAMARRETAKOA

Hamarretakoa, guztiek gozatzen dugun momentua izaten da. Jolasari eta gelako lanei tarte bat lapurtu eta patxadaz gozatzeko unea  bihurtzen da. Bakoitzak bere motxilari heldu eta etxetik dakarkigun horretan arreta jartzen dugu. 
Baina gutizi txikien jabe egiteaz gain, zabor mota desberdinak sailkatzearen kultura sustatu nahi dugu. Sortzen dugun hondakin guztiaz jabetu eta horiek murrizteko ahaleginean koska bat gainditu  nahi dugu. Tuper-en erabilera egokia bultzatu eta zilarrezko papera eta plastikoa bezalako hondakinak murriztea ederra litzateke. 

Hemen hamarretako momentuaren irudi batzuek: