2020(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

TTANTTO

Aurten, Ttantto Marigorringoa izango dugu gure artean. Ttantto mendian bizi da baina askotan gerturatzen da guregana, izan ere, ikastolako zirrikitu desberdinetan ezkutatzea asko gustatzen zaio. Bihurri xamarra bada ere, ipuinak, abestiak eta olerkiak atsegin ditu eta horiek guri irakasteko prest agertzen da beti.

Bere marrazkia margotzearekin ongi etorria egin genion pasa den astean.

Nahi dezun arte Ttantto!









2020(e)ko urriaren 6(a), asteartea

GAUZA BAKOITZA BERE LEKUAN

Adimen emozionala beti presente izango dugun gaia izango da. Batzuetan zuzenean eta beste batzuetan, edozein izanik ere gaia, zeharka landuko dugu. Pasa den astean, gure emozioak boteiletan sailkatu genituen eta gauza bakoitzari bere lekua ematen ahalegindu ginan, izan ere, gauzak ordenatuta badaude...hobeto funtzionatzen dute. Pozari eta alaitasunari lotutakoak, kolore horiarekin lotu ditugu eta tristura eta bakarrik egoteko nahiari lotutakoak kolore urdinarekin. Horiei guztiei, bere lekua bilatu genien.  


Agur bero bat familia!!