2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

365 EGUN EUSKARAZ

Guk ere lehengo astean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikastolan.

Goizean Argitxo etorri zitzaigun antzerkia egitera eta argazkia atera genuen berarekin.




Ondoren Ikastolako partaide guztiak Erdiko Aretoan elkartu, pregoia irakuri eta denok batera abesti batzuk abestu genituen.





Arratsaldean Argitxok ekarritako txokolatea jan genuen jolastokian dantzak ikusi ondoren.






1. GAIA: IKASTOLA ETA ETXEA

Dagoeneko 1. gaia amaitutzat ematen dugu. Beraz, hemen uzten dizkizuegu landu ditugun bi ipuinak eta hiztegia.

1. IPUINA ETA HIZTEGIA

ARROXALI 


Abestia

LANDUTAKO HIZTEGIA


2. IPUINA ETA HIZTEGIA

3 TXERRIKUMEAK



LANDUTAKO HIZTEGIA

3. PROIEKTUA: Txerritxoen etxeak

Denon artean txerritxoen 3 etxetxoak egin ditugu! Ea otsoak ez dizkigun apurtzen.

Honako pausoak jarraitu ditugu etxeak egiterakoan:

1.- Materialarekin esperimentatu.




2.- Kartoizko kaxak margotu.



3.- Lastoa, egurra eta harriak itsatsi.

          - LASTOZKO ETXEA



          - EGURREZKO ETXEA


                                     

          - HARRIZKO ETXEA



2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

2. PROIEKTUA: Txerritxoen muturra

3 txerrikumeen gaia landu dugunez, lehenengo proiektua egin duguna honakoa izan da.

TXERRITXOEN MUTURRA

Honako urratsak jarraitu ditugu:

1.- Arrautza kaxak hartu eta moztu.



2.- Tenpera arroxez margotu.



3.- Sudur zuloak margotu eta goma jarri. Hau da txerritxo pila bildu garen argazkia ateratzeko!


2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

1. PROIEKTUA: NORBERE MARIGORRINGOA

Begira nolako marigorringoak egin ditugun!

Marigorringoa egiteko jarraitu ditugun pausoak:

1.- Intxaurra erditik zabaldu eta hustu.



2.- Intxaur oskola plastilina beltzez bete.



3.- Tenpera gorriz margotu.



4.- Ttantto beltzak eta begiak margotu.



TTANTTO GURE LAGUNTXOA!




KAIXO LAGUNTXO,

EZAGUTZEN AL NAUZU? NI TTANTTO MARIGORRINGOA NAIZ, ZURE LAGUN TXIKIA! ZERGAITIK NAIZEN TTANTTO? ERRAZA DA ASMATZEA, TTANTTO BELTZAK DITUDALAKO NIRE GORPUTZEAN.

IKASTURTE GUZTIAN NIREKIN JOLASTUKO DUZUE!







2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

JANGELA EZAGUTZEN!!

Gaur goizean HH03koak jangela bisitatzen izan gara. Bertan ogia eta pastela jan ditugu.

HH 03 Ako ikasleak

HH 03 Bko ikasleak

HH 03 Cko ikasleak



2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

BARATZA BERRIRO ERE MARTXAN!!

Gaur arratsaldean landare eta barazki berriak landatu ditugu. Ea denon artean ondo zaintzen dugun baratza!

2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Ipuina. Ehunzango Kaskarina.

Ehunzango Kaskarina (Klikatu hemen)

OSTEGUN GIZEN: INDIARREZ MOZORROTUTA

Azkenean heldu da Indiarrez mozorrotzeko eta festa egiteko eguna. Zein ondo pasatu dugun!!





INDIARREN ETXEA PRESTATZEN

Inauteriak bertan ditugu eta ezetz asmatu aurtengoan zertaz mozorrotuko garen??? Oneida eta Amerinen bezala...Indiarrez!!! Hori dela eta, lehenik Indiarren etxea egitea bururatu zaigu. Ikusi zein polita ari garen egiten!!!


IRINAREKIN ESPERIMENTATZEN

Negua ere iritsi zaigu eta elurrik ez digunez egiten, irinarekin esperimentatzea eta jolastea bururatu zaigu. Begiratu zein gustura ibili garen saltsan!!!