2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENAK

Kaixo familia!
Hemen gatorkizue aste honetan egin ditugun lantxoak erakustera!
Pasa den astean Ttanttoak egiten hasi ginen, baina bukatu ez genituenez aste honetan ere, nahi izan dugunok Ttanttoak bukatzeko aukera izan dugu. Bihar jada etxera eramango ditugu!!!

Bestalde, Arroxaliren ipuina lantzen ari garenez, Arroxali eta Joxe Antonen irudiak margoztu ditugu. Baina, Arroxaliren gona berezi-berezia egin dugu, ea argazkiak ikusiz asmatzen duzuen!

Etxean ere Arroxaliren abestia entzun nahi izanez gero hemen duzue esteka! Arroxaliren abestia

Eta ipuina entzun nahi izanez gero ere hemen duzue! Arroxaliren ipuina

Honez gain, matematikako tailerrean seriazio bat egin dugu. Gometsa berdeak eta urdinak elkarren ondoan ipini ditugu. Hau da lehenengo berdea gero urdina, lehenengo berdea eta gero urdina. Zenbat lan egin ditugun aste honetan! 

Beno familia, lanean jarraitzera goaz, pixkat urduri ere bagaude, ea aste honetan nori tokatzen zaion Ttantto etxera eramatea!





 












2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

ERLAXAZIOA KANTU SAIOAREN OSTEAN


Ostiralean, kantu saioaren ostean erlaxazio pixkat egin genuen!
Arroxaliren abestia, haurrak ikas ezazue, a la kinkirrinera, lotan nago, begira, begira, etab. abestu genituen! Zelako gustora egon ginen!

Honen ondoren pixkat lasaitze aldera erlaxazioa egin genuen.




2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENA

Kaixo familia!
Pasa den astean gelako Ttantto bana egin genuen. Aste honetan aldiz, norbanako bakoitzarentzat Ttantto bat egiten dihardugu.

Komuneko paperaren roiloak erabiliz Ttanttoren gorputza margoztu dugu pintzelekin eta tenpera gorriz. Hau lehortu ondoren Ttantto beltzak egin dizkiogu behatzarekin eta tenpera beltzarekin! Zelako plazera tenpera eskuekin ukitzea! Eta azkenik, irakasleek hegoak ipini eta hauek ere ttantto beltzez bete ditugu.

Ostiralerako ea prest ditugun eta etxera eramaten ditugun!



                                          




2018(e)ko urriaren 14(a), igandea

TTANTTO PASILOAN!

Kaixo familia!
Jada bukatu ditugu gure gelako Ttanttoak eta pasiloan jarri ditugu. Orain gela bakoitzean egoteaz gain, pasiloetan ere gurekin egongo dira!
Hona hemen guk egindako Ttanttoen argazkiak!



2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENA


Kaixo familia!
Aste honetan Ttantto margotzen ari gara tenperekin. Hau egin ostean pasiloan ipiniko ditugu hiru Ttanttoak eta pixka bat apaindu egingo ditugu!







2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

TTANTTO TXANGOAN DOA!

Kaixo familia!
Prest ditugu gure motxila berriak Ttanto etxera eramateko! 
Astebururo etxe batera joango da eta hau izango da bere garraio mota!

Ondo pasa eta astelehenean kontatuko diguzue zer egin duzuen Ttanttorekin!

Asteburu on!

2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

TTANTOREN BISITA

Kaixo familia!
Zelako sorpresa hartu genuen atzo! Ikastolan Ttanttoren bisita izan genuen!
Gelara sartu eta... ene! Ttanttodun kaxa bat zegoen! Irakasleak ere harrituta zeuden, kaxa ireki eta... hara! Panpintxo bat zegoen bertan gutun batekin. Gutuna irakurri genuen eta Ttantto gure lagun berria da eta ikasturte honetan zehar gurekin egongo da. Baina asteburuetan ikastolan bera bakarrik ez geratzeko gelako arduradunak etxera eramango du. Asteburu horretan gure gelako baten etxera joango da eta astelehenean haurrak asteburuan zuekin bisitako esperientziak kontatuko dizkigu. Horretarako euskarri bezala nahi izanez gero argazkiak edo/eta testu idatziren bat erabili ditzazkete. Argazkiak irakasleari emailez bidali ditzazkezue eta pantailan jarriko ditugu edo inprimatu egingo ditugu. 

Espero dugu denok Ttanttoren presentziaz gozatzea eta berarekin abentura berri pila bat bizitzea!