2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

ASTE HONETAKO LANTXOAK

Kaixo familia!
Aste honetan ere bagatoz gure lantxoen berri ematera!
Ostiralean EuskalInauteriak ospatuko ditugula ikastolan eta inauteri giroan zeharo murgilduta ibili gara! 
Asteartean nahiz eta ohiko dinamika jarraituko dugun ikastolan, pixkat girotzeko karetak egitea pentsatu genuen, beraz erreferentziazko irakaslearekin karetak margotzen ibili gara. Horrela astearte arratsaldean ikastolan karetak jantzita ibiliko gara!

Honez gain, zirkulazio librean antifazak egiten ibili gara, hauek margotu, puntzoiarekin begietan zuloak egin, baita antifazari forma eman ere, eta azkenik makiltxoa nahi duenak margotu egin du. 

Azkenik, ostiralerako kantu eta dantzak ensaiatzen ere ibili gara! Zenbat barre egin dugun hauek ensaiatzen! Ea nola ateratzen zaigun herriko plazan dantzak!

Hemen jartzen dizkizuegu argazkitxo batzuk!





2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

INAUTERIETAKO DANTZAK IKASTEN

Kaixo familia!
Datorren ostiralean, martxoak 1, EUSKAL INAUTERIAK ospatuko ditugu ikastolan! Egun horretarako dantzak ikasten eta ensaiatzen ibili gara gaur goizean! Lehenengo aldia izateko ederto batean egin dugu! 


2019(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

EZ GARA ZUEKIN AHAZTU!

Kaixo familia! 
Ez gara zuekin ahaztu! Aste hauetan lanpetu xamar ibili gara eta bloga eguneratzeko astirik ez dugu atera!
Hala ere hemen gatoz berriro ere gure berriak ematera.

Laster inauteriak direla eta, gai hau lantzen hasi gara.  Ikastolan martxoak 1ean, ostiralean ospatuko ditugu EUSKAL INAUTERIAK eta guri ZANPANTZAR mozorratzea egokitu zaigu! Mozorroa pila bat gustatu zaigu eta mozorroa paper baten tamainan egitea okurritu zaigu. Nola egingo dugu baina? Paper jarraiari sakuaren itxura eman diogu eta ondoren, kola eman eta zetazko papera itsatsi dugu sakuaren gainean. Hala ere zintzarriak falta zaizkigu! Hona hemen argazkitxo batzuk!









Honez gain, zirkulazio librean ere gustora gabiltza eta esperimentazio gunean material ezberdinarekin pailazoak egiten gabiltza. Hauek ikusi nahi badituzue gure pasabidean daude itsatsita denok ikusteko lez! 

Ea hurrengo astean ere berriekin gatozen eta ez garen horrenbeste denbora gure berri eman gabe egoten! 

Laster arte!