2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

PROIEKTUAREKIN JARRAITZEN DUGU


Kaixo familia!
Aste honetan ere aurreko asteko proiektuberdinarekin jarraitzen dugu! Aurreko astean arrautza kaxak margozten ibili ginen eta aste honetan egunkari zatiak moztu eta lainoetan itsasten ibili gara. 
Horrela euritan dauden laino erraldoi batzuk sortu ditugu! Astean zehar pasiloetan ipiniko ditugu! Kanpoan euria eta barruan ere bai! Hau komeria!










2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

BAGABILTZA ZIRKULAZIO LIBREAN!

Kaixo familia!
Esan bezala zirkulazio librean gabiltza dagoeneko! Hainbat espazio eta materialekin esperimentatzen gustura gabiltza! Hemen jartzen dizuegu gure argakitxo batzuk!























2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

ASTE HONETAKO PROIEKTUA

Kaixo familia!
Jakingo duzuenez jada negua gaia lantzen hasiak gara eta horrekin batera proiektu berriak ere bai. 
Egun hauetan konturatuko zineten pitufoak bezala heldu garela etxera (kar, kar, kar), bada... proiektu berriko pausu baten ondorioa da hori! Oraindik ez dugu kontatuko zer egiten ari garen baina... MESEDE BAT ESKATU BEHARREAN GAUDE, egunkariak behar ditugu proiektuaren bigarren pausuarekin hasteko. Ikastolan ez ditugu denontzat haina, beraz, posible balitz ekarriko zenukete egunkariak ikastolara? Pilo bat eskertuko genizueke!!! Horrela gure proiektua posible egingo dugu denon artean!

Hona hemen gure argazkitxo sorta bat! 
Astean zehar zirkulazio librekoak ere ipintzen joango gara!



















2019(e)ko urtarrilaren 19(a), larunbata

DANBORRADA EGUNA!

Kaixo familia!
Ostiralean azkenean ospatu genuen danborrada! 
Aste osoa irakasleei galdetzen ibili ginen ea noiz jantzi behar genuen txapela eta noiz jo danborra, eta azkenean iritsi zen eguna!!!
Esan behar dugu, bi aldiz jo genuela. Goizena HH 01, 02 eta 03koek ospatu genuen beheko pasabidean, eta aldiz arratsaldean HH03, 04 eta 05ekoak. Zelako ondo pasatu genuen! Eta aizue ritmoa ere ondo eramaten genuen eh!

Ea datorren astean zirkulazio libreko argazkiak ere jartzen ditugun. Aste honetan denok egokitzen ibili gara egoera berrira eta astirik gabe ibili gara honen berri emateko!

Hemen bideotxo bat!