2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

3. GAIA: TXANOGORRITXOREN IPUINA

Txanogorritxoren ipuinarekin ere hasiak gara dagoeneko. Otsoak jango al du Txanogorritxo??? Etxean zuen seme-alabekin ikustea nahi baduzue, hemen duzue aukera.

ESKERRIK ASKO OIHANE!!

Gure tailerrak apaintzen primerako laguntza izan dugu!
Mila esker Oihane! Artista bat zara!

2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

GURE ETXEAK

Kaixo denoi!
Hemendik aurrera lasai egon gaitezke! Guk ere txerritxoen antzera,  otso basatiarengandik babesteko gure etxetxoak eraiki ditugu eta!!

Lastozkoa!!!

Egurrezkoa!!


Eta harrizkoa!!!


Begira zein politak geratu zaizkigun!!!



2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

2. GAIA: HIRU TXERRIKUMEEN IPUINA

Azken aste hauetan Hiru Txerrikumeen ipuina landu dugu. Dagoeneko  kontatuko zizueten zuen seme-alabek ezta? Bestela, hemen duzue ipuina ikusteko aukera.

Hiru txerrikumeen ipuina (Klikatu hemen)

GURE TAILER BERRIAK!

Kaixo guztioi,

Pixkanaka bada ere, badoaz gure tailerrak osatzen. Zuen seme-alaben laguntzarekin, begira zein politak geratzen ari diren!!!

Lehenik eta behin, Tailer Sinbolikoa:



Bigarrenik, Matematika eta Logika Tailerra. Begiratu bertan zenbat gauza egiteko aukera duten!




Plastika eta Esperimentazio tailerrean ere, zein ondo pasatzen duten!



Ikus-entzunezko gelan, ikusi zein txintxo eta arretaz egoten diren ipuinak eta bideoak ikusten!