2018(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

PIPER IGELA

Sara eta Itziar gurasoak bisitan etorri zitzaizkigunean, zapaburuak ekarri zizkiguten denon artean zaintzeko eta beraien eraldaketa ikusteko.

Aste batzuk pasa ondoren, zapaburua igel bihurtu zaigu! Denon artean izena jarri eta zelaian utzi dugu bere biziak jarrai dezan!!

ONDO BIZI PIPER ETA ETORRI BISITAN!!





Musikarientzat instrumentua

Musika eta musika tresnak gogoko dituztenez gure ikasleek, oraingo honetan, bakoitzak bere marakak egin ditu. Honetarako, jogurt poteak, lentejak, baba, makarroiak,... erabili ditugu. Hauek apaintzeko gometsen bidez esku motrizitate fina landu dugu! Begira ze maraka ederrak egin ditugun!!







2018(e)ko maiatzaren 6(a), igandea

MEKAKO IKASLEAK BISITAN

Kaixo familia!

Pasa den ostegunean, Haur Hezkuntzako zikloa ikasten ari diren zenbait ikaslen bisita jaso genuen. Antzerki polit bat prestatu zuten eta musika gela berrian aurkeztu ziguten. Gure txikiek oso gustura eta arreta handiz ikusi zuten eta bukaeran denok dantza egiteko aukera izan genuen.

Eskerrik asko benetan guregana gerturatu ziren ikasle hauei eta hurrengo batean ere etor daitezela. Aupa zuek!













IGELAREN BIZI-ZIKLOA

Lehengo ostiralean, bi guraso etorri zitzaizkigun igelaren bizi-zikloa itzalen eta azalpen bidez erakustera.






Gela bakoitzerako zapaburu bana ekarri dizkigute, beraiek zaintzeko eta hauen garapena ikusteko. Ea poliki-poliki hankak hazten zaizkien eta igel bihurtzen diren ikusteko.


Haurrek entzundakoa eta ikusitakoa egoki barneratzeko, fitxa bat ekarri ziguten beraiek margotu, moztu eta igelaren bizi-zikloko sekuentzia zein zen ikusteko.
















Zuekin asko ikasi dugu! Ea zapaburuak igel bihurtzen zaizkigun.


Eskerrik asko Itziar eta Sara!