2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

GORPUTZA ETA JANTZIAK

Gorputzeko atalak landu ondoren, plastika tailerrean neska eta mutilen irudiak margotu eta moztu ditugu.Irudi hauentzako hainbat jantzi aukeratu eta kolore desberdinez apaindu ondoren, hauek ere moztu ditugu. Gustura egin duten lana izan da eta haurrek etxean, jantzi-erantzi jolasean aritzeko aukera paregabea dute. Hemen irudi batzuek:







URAREN EGUNA

Martxoaren 21ean, gaur, uraren nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, aste hontan uraren inguruko hainbat lan eta elkarrizketa burutu ditugu.







Eguna amaitzeko, arratsaldean uraren inguruko pare bat dantza egingo ditugu Erdiko Aretoan HH 2. zikloko eta L.H. 1. zikloko ikasleek.

MAKARROIEKIN ESPERIMENTATUZ

Esperimentazio tailerrean makarroiekin esperimentatu dugu. Sokan eta brotxeten makiletan makarroiak sartzen ibili gara.

Batzuk etxera koilar dotoreak eraman dituztela ikusiko zenuten!








2018(e)ko martxoaren 1(a), osteguna

OGI XIGORTUAREKIN ESPERIMENTZEN!!

Esperimentazio tailerrean, aste hontan, ogi xigortuarekin ibili gara. Ontzi desberdinekin eta eskuekin esperimentatu dugu!!










ELURRAREKIN TXUNDITUTA

A ze sorpresa eraman genuen asteazken goizean herria elurrez estalita aurkitu genuenean!! Elurrarekin jolasteko aukera galtzerik ez genuen nahi izan eta hemen lagun talde baten artean sortutako elurretako panpina.









MINTXETATIK IKASTOLARA ETORRITAKO ANIMALIAK!

Aste hontan, Mintxetako animaliak gelara etorri zaizkigu bisitan. Beraiek ezagutzeko, ikutzeko eta beraiei buruz gehiago jakiteko aukera izan dugu. Baita bertako gazta probatu dugu.

Astelehen goizean, oiloa eta untxiak izan genituen.


















Astearte goizean, arkumea ikusi eta gazta jan genuen.

 
















ESKERRIK ASKO JUANI!!


GORPUTZA IRUDIKATU ETA APAINDU DUGU!!

Gorputza lantzen jarraitzen dugu, beraz aste hontan, haurren silueta egin eta ondoren gomets bidez apaindu ditugu.