2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

ONGI ETORRI OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!


Kaixo familia!
Azkenean heldu da egun handia! Gaur Olentzero eta Mari Domingi etorri dira ikastolara!!! 
Ze urduri geunden denok goizean! Batzuok lotsatuta ere bai baserritarrez jantzita ikustean, urduri... Hori bai, denok arropa ondo plantxatuta eta pasiloak ere apain-apain jarrita!
Goizean etorri dira Olentzero eta Mari Domingi Karakatetik, eta gure pasilotik pasatu ostean erdiko aretora joan dira!
Bertan gabon abestiak abestu ditugu eta ondoren mailaka opariak eman dizkigute. Tailer bakoitzerako bi opari oparitu dizkigute! Urtarriletik aurrera baditugu jostailu/jolas berriak!

Ondoren gelara joan, gure gutunak hartu eta psikomotrizitate gelara joan gara Olentzerori gure gutuna ematera. Gutuna bere sakuan sartu, eta patxito bat eman ostean gailetak eman dizkigu. 
Irakasleek ere eskatu dizkiete beraien opariak, ea denoi ekartzen diguten eskatutakoa!!! 

Hau eta gero parkera atera gara eta azkenean oporrak hartu ditugu!

Poz-pozik gaude gabonak direlako, familian egoteko, gurasoekin denbora gehiago egoteko, lasai lo egiteko... 

Irakasleok ere gabonak goxo eta gustora pasatzea opa dizuegu. Urte berrian ikusiko dugu elkar! 

ONDO IGARO!