2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

ARRAULTZA ETA OZPINAREKIN ESPERIMENTATZEN

Kaixo familia, oraingoan gure haurrei, hipotesi bat planteatu diegu. Zer gertatzen da arraultza bat  bi egunez ozpinetan gordetzen badugu? 
Arraultza lurrera bota eta nolakoa den  ikusi dute, bere textura, kolorea, usaina...barrutik aztertu dute.

Ondoren, arraultza pote batean gorde eta arraultza ozpinez eztali dugu. Hori egin ondoren, haurrek, bi egunetara gertatu daitekeenaren inguruan pentsatu dute. Borobilean eztabaidatu dugu eta denetik entzun dugu! Batzuek, letxuga bihurtuko dela diote, beste batzuek tortilla egingo dela eta beste batzuek arraultza zurituko dela. Auskalo!
Kontua da, gauza bati beste bat erantsi ezkero aldaketak suertatzen direla ikustea da. 

Hona hemen esperimentazioaren irudi batzuek:













HERRIA, EROSKETAK, LANIBIDEA ETA ERAIKUNTZAK

Kaixo familia, ez-ohiko egoera bat bizi arren zuekin bat egitea nahi dugu eta aurrikusita geneukan hainbat gai zuekin konpartitzea. 

Zuen seme alabekin merkatu plaza eraiki genuen tailer sinbolikoan eta haurrek tailer honetan jolasteko denbora gutxi izan duten arren, harrera oso ona izan du eta oso gustura aritu dira.

Haurrek, modu natural batean, matematikako zenbait kontzeptukin jolastu dute, zenbakiak landu dituzte, kopuruak, formak, koloreak eta errealitateko egoera desberdinak imitatuz, nortasuna garatzeko aukera izan dute.

Jasotako testigantza txiki bat iruditan:






2020(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

FAMILIEN BISITAK



Kaixo familia!! 
Azken bi aste hauetan familien bisitak izan ditugu. Bakoitzarekin bizipen desberdinak bizitzeko aukera izan dugu eta benetan aberatsa dela familia-eskola arteko elkartruke hau.

Gure txiki hauek, egoera eta ezagutza desberdinak, beste protagonista batzuekin, modu desberdin batean jasotzeko aukera izan dute eta profesional bezala, horrelako esperientziak zuekin partekatzea garrantzitsua da guretzako. Beraz, besteok ere animatu zaitezte, izan ere guztiok dugu bizipenen kontatzeko!

Ibai Idiakez-en amak, Judith-ek, yoga klase bat eman digu eta haurrek gustura jaso dute beraien gorputza ezagutzeko modu berri hau. Beste zenbait gauzen artean, animali desberdinek egiten dituzten posturak errepikatu dituzte eta yoga, txikiengana gertutratzeko modu bat izan da. 
Eskerrik asko Judith, etorri berriz ere!!









Ibai Idiakez-en aitona Txomin ere animatu zaigu eta irakasle lanarekin batera uztartu dituen Kapitain lanak azaldu dizkigu. Mundua,  itsasoa, itsasontzia, eguzkia, izarrak, euskaldunak...izan ditu hizpide eta benetan interesgarria izan dela bere ekarpena. Bizi estilo eta ogibide desberdin bat aurkeztu digu.
Eskerrik asko Txomin, bikaina izan da, etorri berriz ere!!



Libe Romeraren ama Maider-ek, arratsalde polita pasarazi digu. Lehendabizi, desberdintasuna eta aniztasuna oinarri duen ELMER ipuina kontatu digu eta ondoren, eskulan bat proposatu digu. Koloretako elefantea margotu dute haurrek eta bakoitzak etxera eramateko aukera izan du. 

Eskerrik asko Maider, etorri berriz ere!.


2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA


Kaixo familia! Agenda 21 ek bultzatutako egitasmoaren baitan, ostiraletan hamaiketako osasuntsua bultzatzen ari gara. Haur bakoitzak fruta pieza bat ekartzen du eta jasotako fruta guztiarekin  hamaiketako eder bat prestatzen dugu gelan. Haurrak oso gustura hartu dute ostiraletako "merendola" eta bat baino gehiago gauza berriak probatzera animatu da.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!
















2020(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

GORPUTZA


Azken aste hauetan gure gorputza aztertzen ibili gara eta horretarako, ospitale bat sortu genuen. Kontsulta pasatzen eta ohean etzanda daudela azterketa egiten dute gelako mediku eta erizainek. Hanka, besoak, bista...guztiari errepaso txiki bat eginez, osasunean eta gure gorputzean ipini dugu arreta.







Aurpegian ditugun atalak azterten jardun gara, begiak, ahoa, sudurra eta belarriak margortu, moztu eta konposatu egin dute. Ez diegu lan makala ezarri!!





2019(e)ko urriaren 7(a), astelehena

Kaixo!!!

Ikasturtea martxa hartzen doan heinean ipuin berriak irakurri eta pertsonaia berrien mundua ezagutzen gabiltza. Aste honetan Koloretako Munstroa ezagutu dugu, bere kolore nahasiekin ez ditu bere emozioak identifikatzen eta lan handia du hauek sailkatzen. Guk ere gure emozioak ezagutzeari ekin diogu!! 





Koloretako Munstroa HORIA denean pozik dagoela adierazten digu, beraz jolasteko, dantzatzeko, abesteko, salto egiteko, korrika egiteko... gogoa izugarria du. Aldiz, URDINA denean munstroak duen kolorea tristura adierazten digu, negar egiteko gogoa, izkutatzeko gogoa edo bakarrik egoteko gogoa.

Ipuina gehiago ezagutu nahi baduzue, KLIKATU HEMEN


Kaixo!!

Gaurkoan egokitzapenean bizitako momentutxo batzuk partekatu nahi ditugu zuekin. Gela ezagutu dugu, gelakideekin jolasean aritu gara, irakasleak ezagutu ditugu eta oso gustura aritu gara. Jadanik beste gela eta txoko batzuk ezagutzen ari gara etagure berri izango duzue.