2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

ONGI ETORRI HH3ko TXOKO BIRTUALERA!!!






Kaixo laguntxoak!

Ni TTANTTO naiz, marigorringo bihurria, Euskal Herriko baso batean bizi naiz, eta ez naiz ia inoiz geldirik egoten, ipurtarin bat naiz, beti hara eta hona nabil bazterrak mihatzen, den dena kuxkuxeatzen eta zuek bezalako haurtxoak dira nire lagunik handienak. Asko maite zaituztet.
Zer moduz Ikastolan? Polita da ezta? Niri behintzat ikaragarri gustatzen zait. Begira, ni egunero-egunero etorriko naiz zuei bisita bat egitera. Zuekin batera gauzak ikasi nahi ditut nire basoko lagunei erakusteko. Utziko al didazue etortzen? Bai ezta? Ederki, ba, laster arte eta muxu bat denontzat.

TTANTTO.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina