2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

ZIRKULAZIO LIBREA

Urtarrilaren 15ean Zirkulazio libreari ekin genion. Modu honetan, jolasaren bidez, bakoitzak bere erritmo, gogo eta interesetatik abiatuta, bere garapenean era autonomo batean aurrera egitea ahalbidetuko dugu, norberaren garapen maila abiapuntu hartuta eta  baliabide  egokiak eskainiz, betiere irakasleok beraien bidelagun izanik.

Adin desberdinetako haurren harrema eta elkarlana   bermatuko dugu;  honela, imitazio bidez,  batak besteengandik  ikasiko dute. Aldi berean, rol ezberdinak hartzeko aukera izango dute,  ume nagusiek  txikienen zaintzarako ,  kidetze jokabideetarako, elkarrekintzetarako…












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina