2018(e)ko maiatzaren 6(a), igandea

MEKAKO IKASLEAK BISITAN

Kaixo familia!

Pasa den ostegunean, Haur Hezkuntzako zikloa ikasten ari diren zenbait ikaslen bisita jaso genuen. Antzerki polit bat prestatu zuten eta musika gela berrian aurkeztu ziguten. Gure txikiek oso gustura eta arreta handiz ikusi zuten eta bukaeran denok dantza egiteko aukera izan genuen.

Eskerrik asko benetan guregana gerturatu ziren ikasle hauei eta hurrengo batean ere etor daitezela. Aupa zuek!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina