2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

EMOZIOAK LANTZEN

Kaixo familia!
Ikasturtea hasi berri dugu eta KOLORETAKO MUNSTROAREN ipuina lantzen hasi gara. Ipuin hau abiapuntutzat hartuta emozio ezberdinak lantzea dugu helburu. Adimen emozionalean adituak direnen arabera, HH 3an alaitasuna eta tristura bezalako emozioak lantzea dagokigu. Beraz KOLORETAKO MUNSTROA ipuina egokitu dugu eta bi emozio hauek lantzen hasi gara.



Ipuin honetan emozio bakoitza kolore batekin lotzen du, gure kasuan pozik edo alaitasuna horiarekin, eta tristura urdinarekin. 

Egokitzapen garaian gaudenez oso garrantzitsua eta baliagarria ikusi da emozio hauek lantzea, izan ere haur batzuk triste geratzen dira ikastolan eta emozio hau errekonozitzen dute, baina ondoren pozik egotera pasatzen dira eta ohartzen dira nola tristuratik alaitasunera pasatu diren. 

Hurrengo astetik aurrera jarduera ezberdinak txertatzen joango gara eta hemendik emango dizkizuegu hauen berri!

Ezagutzen ez baduzue ipuina edo berriro ikusi nahi duzuenontzat hemen usten dizuegu youtuben dagoen ipuina:KOLORETAKO MUNSTROAREN IPUINA.

Aste on bat izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina