2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

ASTE LABUR HONETAKO LANTXOAK

Kaixo familia!
Aste hau motz-motza izan dugu eta horregatik pasa den astean hasi genuen proiekturako proposamenekin jarraitu dugu. Pasa den astean Arroxali margotu eta bere gona apaindu genuen, aste honetan aldiz Joxe Anton margotu eta apaintzen ibili gara. Talderen baten kezka bat sortu zen, Joxe Antonen buru gainean zegoena ilea edo txapel bat zen? Ea zuek irudiak ikusita zer iruditzen zaizuen!

Aste honekin bukaera eman diogu Arroxaliren ipuinari eta honen inguruan egindako lantxoei. Hurrengo astean beste ipuin bat irakurriko dugu eta horren inguruko lantxoak egiten hasiko gara. Zuen laguntza ere beharko dugu! Baina hurrengo astean esango dizuegu zein den denon artean egin beharreko lana, ea denon artean lortzen dugu lan eder bat sortzea!

Beno familia, ondo onda pasa zubi hau! Astelehenean berriro indartsu eta gogotsu etortzeko denok ikastolara!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina