2019(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

ELIKADURA PIRAMIDEA

Kaixo familia!
Zubi ederra pasa ostean hemen gatoz aurreko asteko lantxoen berri ematera!
Gorputzaren gaiarekin ibili ondoren, janaria eta elikaduran murgildu gara. 
Pasa den astean, elikadura piramidea lantzen egon ginen, egunero jan behar ditugun elikagaietatik hasi eta ahalik eta gutxien kontsumitu behar diren elikagaietara. 

Irakasleek, elikadura piramidea zer zen azaldu ziguten eta antzeko bat sortuko al genuen  galdetu ziguten. Honen ondoren elikagai ezberdinen marrazkiak eman zizkiguten aukeratzeko eta guk hauek aukeratu ostean margoztu egin genituen. 
Ondoren bakoitzak bere taldearekin elikadura piramidean non kokatzen den elikagai bakoitza eztabaidatu genuen eta piramidean itsatsi genituen elikagaiak, benetazko batzuk ere bai (kar, kar, kar). 

Aste motz honetan gai hau landuz jarraituko dugu. Ostiralean fruta ekartzen dugula aprobetxatuz eta hau guztiontzat dela kontuan hartuz, zerbait ezberdina egingo dugu, baina ez dizuegu aurreratuko! Hurrengo blogaren argitalpenean emango dizuegu honen berri!










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina