2019(e)ko ekainaren 8(a), larunbata

HURRENGO URTEKO ESPAZIOA EZAGUTZEN

Kaixo familia!
Ostiralean datorren urtean gure gela izango dena ezagutzera joan ginen. Zelako gela handia!
Pila bat gustatu zitzaigun eta bertan ibili ginen jolasean. Pila bat tailer daude eta bakoitzean zer dagoen azaldu ziguten irakasleek. 
Bertako arauak azaldu, nola gorde behar den materiala azaldu, bakoitzaren gunea zein izango den ezagutu, komunak nun dauden ikusi... Gustora ibili ginen bai!
Astelehenean seguruenik ere berriro joango gara. Horrela datorren ikasturtean ere lasaiago hasiko dugu ikasturtea jakinda nora goazen eta zerrekin aurkituko garen.

Hemen dituzue gure argazkitxo batzuk!











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina