2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

BESTE FAMILIA BISITA BAT



Kaixo familia!!
Lehengo astean beste familia bisita bat izan genuen gure artean. Oraingo honetan, Carmen, Mikel Paredesen ama etorri zitzaigun bisitan. 
Carmen sendagilea da eta ipuin baten laguntzaz, bere lana zertan datza azaldu zigun lehenengo. Ondoren, umeek pediatrara joaten direnean, honek rebisioan egiten dizkien frogak zeintzuk diren erakutsi zizkigun baita besoa puskatuz gero, adibidez, igeltsoa nola jartzen den ere espliktu zigun. Azkenik,  haurrek material desberdinekin esperimentatzeko aukera izan zuten: fonendoskopioarekin lagunen bihotz taupadak entzun, arnasa hartzerakoan entzuten den soinuaz jabetu edota depresoreekin eztarria ikusi. 
Benetan interesgarria Carmenek azaldu zigun guztia!!! 
Eskerrik asko Carmen eta etorri berriz ere!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina