2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENAK

Kaixo familia!
Hemen gatorkizue aste honetan egin ditugun lantxoak erakustera!
Pasa den astean Ttanttoak egiten hasi ginen, baina bukatu ez genituenez aste honetan ere, nahi izan dugunok Ttanttoak bukatzeko aukera izan dugu. Bihar jada etxera eramango ditugu!!!

Bestalde, Arroxaliren ipuina lantzen ari garenez, Arroxali eta Joxe Antonen irudiak margoztu ditugu. Baina, Arroxaliren gona berezi-berezia egin dugu, ea argazkiak ikusiz asmatzen duzuen!

Etxean ere Arroxaliren abestia entzun nahi izanez gero hemen duzue esteka! Arroxaliren abestia

Eta ipuina entzun nahi izanez gero ere hemen duzue! Arroxaliren ipuina

Honez gain, matematikako tailerrean seriazio bat egin dugu. Gometsa berdeak eta urdinak elkarren ondoan ipini ditugu. Hau da lehenengo berdea gero urdina, lehenengo berdea eta gero urdina. Zenbat lan egin ditugun aste honetan! 

Beno familia, lanean jarraitzera goaz, pixkat urduri ere bagaude, ea aste honetan nori tokatzen zaion Ttantto etxera eramatea!





 












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina