2019(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna

ZIRKULAZIO LIBREA

Kaixo familia!
Gaurkoan berri batekin gatoz. Hurrengo astetik  aurrera jada ZIRKULAZIO LIBREAN hasiko gara! 
Lehenengo ordua orain arte bezala egingo dugu, hau da tokatzen zaigun tailerrean, mate logika, esperimentazioa edo sinbolikoan. Ondoren 10.15-11.15era zirkulazio librean egongo gara HH02ko haurrekin batera. 
Zirkulazio librean hainbat espazio izango ditugu zabalik, hala nola, 
HH 02ko tailer sinbolikoa eta mate logika
HH 03ko tailer sinbolikoa eta mate logika
Esperimentazio gela, liburutegia, parkea eta astean behin psikomotrizitate gela (egunak txandakatuz joango gara, aste batean asteartea, hurrengoan asteazkena eta hurrengoan osteguna). 

Ondoren 11.15etik 12.10era gure erreferentziazko gelara joango gara. 

Arratsaldetan orain arteko dinamikan bezala jarraituko dugu. 

Kezkaren bat izanez gero jarri irakasleekin harremanetan inolako arazorik gabe!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina