2019(e)ko urtarrilaren 9(a), asteazkena

BUELTAN GAUDE BERRIZ!

Kaixo familia!
Bueltan gaude ikastolan eta poz-pozik hasi dugu urtea! Oporretan badirudi deskantsatu dugula eta energiaz beteta eta hazita etorri gara. 
Etxean opariak jaso ditugu eta ikastolan ere jolas berriak ditugu! Zelako pozik eta gustora gabiltzen gure opariekin! 

Aste honetan NEGUA gaiari hasiera eman diogu eta plastika tailerrean elurretako panpin bat egiten ari gara. 
Ipuinari dagokionez Izei txikia irakurri dugu eta pila bat gustatu zaigu! 

Eta azkenik... gaur etxera pixka bat margolariak bezala joan bagara... parkatuiguzue baina klarionak atera ditugu parkera eta bertako arbel handian margolanak egiten aritu gara! Ederto batean pasatu dugu! 





























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina