2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna

AITXITXAKIN BASERRI MUNDUAN SAKONTZEN

Kaixo familia!
Gaur Garaziren aitxitxa izan dugu ikastolan Baserri munduari buruz hitz egiten! 
Hainbat gauza kontatu dizkigu, horien artean, baserrian zer egiten duten, zer nolako bizimodua den...
Ondoren ardien, letxugen, negutegiaren, zaldien, etab-en argazkiak  erakutsi dizkigu. 

Ondoren baratzari buruz hitz egin digu eta gero guk geuk landatu dugu! Bakoitzak gauza bat landatu dugu, babarrunak, tomateak, berakatza, azenarioak... Ah zer nolako entsalada jan behar dugun oporren aurretik!
Baina badakizue nola egin dugun? Bada... lehenengo lurra ipini, gero zulotxo bat egin eta hazia edo landarea sartu, berriz lurrarekin pixka bat tapatu eta ondoren ureztatu. 
Gure gelan geratu dira zaindu ditzagun eta horrela egunero ikusiko dugu nola hazten diren. Hori bai, pazientzia pixka bat eduki beharko dugu, baratzeko kontuak ez dira eta bat batean ateratzen! Ea gai garen zain egoteko! (kar kar kar).

Eskerrik asko aitxitxa Joserra guregana etortzeagatik! Oso gustora egon gara eta pila bat ikasi dugu!
Eta nola ez... guk geuk ereindako produktuak nola hazten diren egunero ikustea ikaragarria izango da!

Mila eske bihotz-bihotzez!


























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina