2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo familia!
Gaur LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu!
Horregatik ikastolan, erdiko aretoan ekintza bat eraman dugu aurrera. LGTBIQ+ kolektiboaren ikur garrantzitsuena ortzadar koloreko ikurrina dute, eta beraz erdiko aretoan ortzadar handi bat egin dugu maila guztiok. 
HHkooi kolore gorria esleitu zaigu eta goizean, zirkulazio librean kolore  gorriko kartulina, eta zetazko paperarekin ibili gara esperimentatzen. 
Ondoren erdiko aretora joan gara gure eskulanak bertan txertatzera. 

Etxean ere gai hau landu nahi izanez gero hemen usten dizuegu bideotxo batzuk: 




Honakoa  gurasoei gehiago zuzenduta dago: Ur handitan- Transexualitatea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina