2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

ASTE HONETAKO LANTXOAK

Kaixo familia!
Astea aurrera doa eta gero eta urduriago gaude! Bihar Mari Domingi eta Olentzero datoz ikastolara eta nabaritzen da urduritasuna ikastolan!
Mari Domingi eta Olentzero datoz ela eta, gure pasiloak apaindu gabe zeudela konturatu ginen eta beraz lanean jarri ginen! Gela bakoitzak zuhaitz bat sortu eta apaindu dugu! Ea Mari Domingi eta Olentzerori gustatzen zaizkien gure zuhaitzak eta apaingarriak!

Bestalde, gutuna ere idatzi diegu, baina soilik gauza bat aukeratu behar izan dugu eskatzeko! Espatak, unikornioak, ordulariak, karreretako kotxeak, gitarrak, etab. luze bat eskatu dituzte! Ea horiek denak ekartzen dituzten Olentzero eta Mari Domingik!

Gogoratu bihar datozela eta baserritarrez jantzita etorri behar garela! Dotore dotore jantzita hartuko ditugu Olentzero jauna eta Mari Domingi anderea!











                                       


                                           




















Dantza egiteko denbora ere izan dugu aizue!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina