2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

EUSKARAREN EGUNA ETA EUSKARALDIAREN BUKAERA

Kaixo familia!
Ze pozik gauden gaurkoan ere! Zelako egun polita pasatu dugun gaur ikastolan! 
Azkenean irakasleek eman dizkigute euskaraldiako ahobiziren txapak! Aste osoa hau eskatzen pasa ostean azkenean lortu ditugu! Gu ere ahobizi garelako, bai horixe!
Goizean DBHko ikasleek antzerkia egin digute eta... ARGITXO etorri da ikastolara! Bukaeran bere kriseilua piztu du eta hau piztuta manten dadin euskaraz hitz egiten jarraitzeko eskatu digu, eta nola ez dugu guk beteko ba Argitxoren esana! Guk beti hitz egiten dugu euskaraz! Bai ikastolan eta baita kalean ere!









                                                


Ondoren erdiko aretora joan gara eta bertan Sebasek pregoia eman du eta ondoren kantu ezberdinak entzun ditugu. Batzuk dantzatzera ere animatu gara! 



                                   




                                         






Arratsaldean aldiz, eguraldi kaxkarra zegoenez frontoira joan gara eta bertan euskaraldiko abestia dantzatu dugu ikastola osoak! Zenbat jende egon garen! Eta honen ostean... Psikomotrizitate gelara joan gara HH3ko ikasleok eta bertan txokolate beroa eta bizkotxoak eman dizkigute. Zelako pozik egon garen denok eta ze goxo!
































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina