2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

TTANTOREN BISITA

Kaixo familia!
Zelako sorpresa hartu genuen atzo! Ikastolan Ttanttoren bisita izan genuen!
Gelara sartu eta... ene! Ttanttodun kaxa bat zegoen! Irakasleak ere harrituta zeuden, kaxa ireki eta... hara! Panpintxo bat zegoen bertan gutun batekin. Gutuna irakurri genuen eta Ttantto gure lagun berria da eta ikasturte honetan zehar gurekin egongo da. Baina asteburuetan ikastolan bera bakarrik ez geratzeko gelako arduradunak etxera eramango du. Asteburu horretan gure gelako baten etxera joango da eta astelehenean haurrak asteburuan zuekin bisitako esperientziak kontatuko dizkigu. Horretarako euskarri bezala nahi izanez gero argazkiak edo/eta testu idatziren bat erabili ditzazkete. Argazkiak irakasleari emailez bidali ditzazkezue eta pantailan jarriko ditugu edo inprimatu egingo ditugu. 

Espero dugu denok Ttanttoren presentziaz gozatzea eta berarekin abentura berri pila bat bizitzea! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina