2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTURAKO PROPOSAMENA

Kaixo familia!
Pasa den astean gelako Ttantto bana egin genuen. Aste honetan aldiz, norbanako bakoitzarentzat Ttantto bat egiten dihardugu.

Komuneko paperaren roiloak erabiliz Ttanttoren gorputza margoztu dugu pintzelekin eta tenpera gorriz. Hau lehortu ondoren Ttantto beltzak egin dizkiogu behatzarekin eta tenpera beltzarekin! Zelako plazera tenpera eskuekin ukitzea! Eta azkenik, irakasleek hegoak ipini eta hauek ere ttantto beltzez bete ditugu.

Ostiralerako ea prest ditugun eta etxera eramaten ditugun!



                                          




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina